Mendi eta Udazkeneko argazki rallya, 2018

Urtero bezala, hemen gatoz berriro Mendiko XXIII. eta Udazkeneko XXIX. argazki rallyarekin. Aurten azaroaren 4ean, izango da.

Rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya dugu.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallyko partehartzaileek, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko diren argazkiak atera beharko dituzte. Ibilbidean zehar, mendizaleak izango ditugu bidelagun.

Ibilbidearen erdi aldera, hamaiketakoa zain izango duzue indarrak hartu eta ibilbideari berriro ekiteko. Rallya amaitu ondoren, memoria-txartelak elkarteko ordenagailuan hustuko dira.

Parte hartzaile bakoitzak rallyrako argazkiak aukeratu eta azaroaren 12ra bitartean bidali beharko ditu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Bertan,'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztu beharko dira.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau azaroaren 24ean egingo da, arratsaldeko 18:30tan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean (Eliz Kale, 21)

descarga-pdf 2018ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

2018ko Udaberri Rallyko irabazleen sari banaketa

udaberri rallya saridunak

Maiatzak 5, larunbata, izan genuen aurtengo Udaberriko Rallyko irabazleen sari banaketa, oraingo honetan Baigera I-eko hegoitzan.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan. Hauek izan genituen lehen postuetan geldituriko argazkilariak: Julián Ruiz, Pilar Aguayo eta Valen García. Gazteetan Eneko García eta Niko Baile izan genituen lehen eta bigarren saridunak.

Eskerrik asko bertara gerturaturiko jende guztiari eta hurrengo urterarte.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.

Gau-Txori 2018 Argazki Rallyko sari banaketa

gau txori rallyko sariakIgande arratsaldean izan genuen Gau-Txori rallyko sari banaketa, oraingo honetan Baigera I-eko hegoitzan.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan.

Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin.
(Argazkiak taimaina handiagoan ikusteko egin klik xaguarekin irudiaren gainean).

Julián Ruiz, 2018ko Udaberri Rallyko irabazle

kirola julian ruiz

Epaimahai puntuatzailea Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilak 8an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. bilduma onena: Julián Ruiz
2. bilduma onena: Pilar Aguayo
3. bilduma onena: Valen García

4. Herriko lehen ez saritua: Juan Mari Ibarzabal

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Maiatzak 5ean, eguerdiko 13:00-tan izango da Baigera I, jubilatuen taberna-jatetxeko lehen pisuan. Denok zaudete gonbidatuta.

Udaberriko rallya, euri eta laino artean

udaberriko rallya 2018

Atzoko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako argazkilariak izan genituen herrian: Urnieta, Donostia, Barakaldo, Durango Zalla, Bilbo, Azkoitia, Zestoa, Arroa eta noski Azpeitikoak.

Aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: erretratoa (aurpegia), udaberriko koloreak, ura, kirola, zezen plaza (barrura sartzea izan zutelarik). 11tatik 11:30etara haimaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten Kiroldegiko tabernan. Aurreko urtean eguzki zerbait ikusteko aukera izan genuen, baina oraingoan argazkilariek laino eta euri artean egin behar izan zuten beraien lana. Zorionez argazkilariak iadanik prestatuta etortzen dira rallyra.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.