Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya, 2016

udazken-mendiko-rallya-2016Urteroko moduan, hemen gatoz berriro Mendiko XXI. eta Udazkeneko XXVII. argazki rallyarekin, aurten azaroaren 6an Igandea, izango da. Dakizuen bezala rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya da.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

3. postua Iñaki Etxenagusiarentzat Zestoako argazki rallyan

Iñaki Etxenagusia, Azpeiti Argazki Elkarteko kide eta lagunak, Zestoako argazki rallyan 3. postua lortu du. Zorionak Iñaki!

Hauek izan ziren rallyko lehen postuak:
1. Imanol Manterola
2. José Angel Amuchastegui
3. Iñaki Etxenagusia

Gazteen sailan, Paulo Cagigal izan zen irabazlea.

Hemen duzue Iñaki Etxenagusiak rallyan aurkezturiko argazki bilduma.

2016ko Udaberri Rallyko irabazleen sari banaketa

08-udaberri-rallya-sarituak-premiados

Apirilak 30, larunbata, izan genuen aurtengo Udaberriko Rallyko irabazleen sari banaketa Azpeitiko Tren Museoan. Iadanik ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan. Aurtengo Rallya, gure elkarteko lagun eta kide zen Joxean Zabalaren omenean izanik, bere oroimenez bideo bat ikusi izan zen eta bere emaztea izan zen sariak banatzearen arduraduna. Eskerrik asko bertara gerturaturiko jende guztiari eta hurrengo urterarte.

Hemen ditugu sari banaketako argazkiak:

Juan Mari Ibarzabal-ek Zarautz-ko argazki rallya irabazi du

rally-zarautz-ibarzabal 
Gure lagun eta kide den Juan Mari Ibarzabalek garaipen latza lortu du ZARAUTZ-ko ARGAZKI RALLYAN, lehen postua lortzeaz gain, zuhaitzei buruzko bere argazkiak rallyko argazki onenaren saria irabazi bait du.

Aurten, Azpeitiko Argazki Elkartea bere kideen artean egundoko indarra duela erakusten ari da.

Zorioank Juan Mari!

Hemen duzue Juan Marik rallyan aurkezturiko argazki bilduma.

XXIX. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak

Apirilaren 16an epaimahai puntuatzailea (Alaitz Ruiz, Txema Fernandez eta Jabier Beristain) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilaren 3an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten 72 argazkilari heldu eta 8 gazteren bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuten.

1. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia
2. bilduma onena: Angel Olabarria
3. bilduma onena: Igor Froilan
Herriko lehen sailkatua: Valen García

Eta gaztetxoen artean, hauek dirugu lehen 3 sailkatuak:

1. bilduma onena: Elene Odriozola
2. bilduma onena: X. Laiglesia
3. bilduma onena: L Korta

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.