12x12 Maiatza - Argazki gaia: espazio negatiboa

Albistearen saila: 12x12

Hileko lehen osteguna izan genuen atzo, eta ohiturari jarraituz gure 12x12 lehiaketa izan genuen gai nagusi bezala, maiatzeko argazki gaia "espazio negatiboa" genuelarik. Argazkilaritzan, espazio negatiboa, subjektu nagusia (edo "espazio positiboa") inguratzen duen eremu hutsa da. Konposizio bisualeko baliabide gisa funtzionatzen du, normalean testura edo xehetasun konplexurik gabekoa izaten delarik, argazkiko subjektuari protagonismoa eta oreka ematea bakarrik delarik bere helburua.

Argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Adiel Zabala, bigarren postuan puntu berdinekin Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte eta hirugarren postuan Joxean Ulacia.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Adiel, espazio negatiboa

 

12x12 Apirila - Argazki gaia: klabe altoa

Albistearen saila: 12x12

HIleko lehen osteguna izan genuen atzo, eta ohiturari jarraituz gure 12x12 lehiaketa izan genuen gai nagusia. Apirileko argazki gaia "klabe altoa" genuen (hitz gutxitan azalduta, argazkian zuria gehiengo kolorea, indar gehiena duena gertatzen denean izaten da) eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Joxean Ulacia, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren postuan Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

ulacia klabe altua

 

2026ko Udaberriko argazki rallyko sari banaketa

Albistearen saila: Rallyak

udaberriko argazki rallya, sarituak

Atzo gauean izan genuen Udaberriko argazki rallyko sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorioak sarituei.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.

Iñigo Olarte, 2026ko Udaberri Rallyko irabazlea

Albistearen saila: Rallyak

Aurreko igandean ospatu zen Udaberri Rallyan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Naparroako hainbat herrietatik etorritako 36 argazkilari izan genituen herrian: Ondarroa, Burlada, Errenteria, Idiazabal, Zumarraga, Arroa, Zarautz, Legazpia, Ordizia, Durango, Donostia, Tolosa, Irun eta noski Azpeitikoak. Aipatzekoa horien artean aurten 10 emakume izan genituela, orain arteko kopuru handiena.

Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Udaberria, Kirola, Erlojua, Mahai jokoak (xaketa, partxixa, kartak, etab.) eta Konposketa pikatua.

Atzo igandez, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Pilar Aguado, Carlos Mediavilla, eta Iñaki Etxenagusia) aurtengo Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

  • Bilduma onena: Iñigo Olarte - 150€ eta Azpeitiko eskudela
  • 2. bilduma onena: Jon Esnaola - 120€ eta garaikurra
  • 3. bilduma onena: Igor Froilan - 90€ eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Juan Carlos del Pozo izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Patxi Irazabal-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.

Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 16an gaueko 9tan izango da.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

Udaberriko Rallyko akta.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.