XXIX. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak

Apirilaren 16an epaimahai puntuatzailea (Alaitz Ruiz, Txema Fernandez eta Jabier Beristain) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilaren 3an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten 72 argazkilari heldu eta 8 gazteren bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuten.

1. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia
2. bilduma onena: Angel Olabarria
3. bilduma onena: Igor Froilan
Herriko lehen sailkatua: Valen García

Eta gaztetxoen artean, hauek dirugu lehen 3 sailkatuak:

1. bilduma onena: Elene Odriozola
2. bilduma onena: X. Laiglesia
3. bilduma onena: L Korta

Emozioz beteriko Udaberriko Argazki Rallya

Atzokoa rally berezia izan zen denontzat.

Gure lagun eta kide genuen Jose Antonio Zabalaren izenean egin zen. Rally guztian zehar arnastu izan zen halako emozio berezi bat, gehienbat Joseanen gertuko lagunen artean. Parte hartzaileak iristen ziren bitartean, izen-ematean eta ondorengo bazkarian bere argazkia ikusi ahal izan zen. Bazkarira rally-tik kanpoko jende ugari ere etorri zen, Jose Antonio Zabalaren lagunak denak, horrela homenaldi txiki honetan parte hartu nahirik.

Atzoko XXXIX Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik (Barakaldo, Eibar, Zestoa, Zumaia, Zarautz, Rentería, Irun, Legazpia, Soraluze...) etorritako 80 pertsonek (72 heldu + 8 gaztetxo) hartu zuten parte.

Gau-Txori 2016 argazki rallyko sari banaketa

Larunbat arratsaldean izan genuen VII. Gau-Txori argazki rallyko sari banaketa Sanagustin Kulturgunean. Ohiturari jarraituz, sari banaketa egin aurretik, rallyan parte hartu zuten argazkilarien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen. Aurtengo edizioan, Mikel Sanjuan artisau Azpeitiarrak eginiko garaikurrak banatu ziren saridunen artean, sari ederra eta originala. Eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak. Irabazleen izenak jakiteko eta argazkiak tamaina handiagoan ikusteko egin klik argazki gainean xaguarekin.

Azpeitiko Udaberriko 2016 Argazki Rallya

Urtero bezala hemen gatoz XXXIX. Udaberri edo Urola Bailarako Argazki Rallyarekin.

Aurten Apirilak 3an izango da. Ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketako bat izango da, eta rallyaren ondoren bazkari bat dago antolatuta. Bertara joan nahi duenak, rallyan izen-ematean apuntatu ahal izango da. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte.

Izen ematea, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, rallyko egun berean, goizeko 09:00tik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beerakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Aurten ibilbidea, Azpeitian zehar izango da.

Partaideek, rallyko egunean ezagutzera emango diren gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2016ko Apirilaren 10a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko dituzte, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Epaimahiaren erabakia jakin ondoren, argazki emanaldia eta sari banaketa apirilaren 30ean izango da, Urola Trenaren (Burdinbidearen Euskal Museoan) entzun eta ikuskizun gelan, arratsaldeko 18:00etan.

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

udaberriko-rallya-oinarriak Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Javier Lopez, Gau-Txori 2016 Argazki Rallyko Irabazlea

rally-gau-txoriAsteazkenean, Martxoak 9an, Gau-Txori argazki rallyko epaimahai puntuatzailea Azpeitiko Argazki Elkarteko lokalean bildurik, Otsailaren 27an ospaturiko "VII Gau-Txori" ralian parte hartu zuten 16 argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuten:

· 1. bilduma onena: Javier Lopez
· 2. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia
· 3. bilduma onena: Juan Mari Ibarzabal
· Azpeitiko lehen sailkatua: Iñigo Olarte

Zorionak guztioi!

Sari banaketa eta parte-hartzaile guztien argazkien erakusketa, larunbat honetan, Martxoak 19, arratsaldeko 18:00tan Sanagutin Kulturgunean izango da. Denok zaudete gonbidatuta!

Beti bezala, argazkiak gure Ekintzak / Rallyak sailean dituzue ikusgai.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.