José Antonio Fernandez-ek irabazi du aurtengo Gau-Txori rallya

gau txori rallya irabazlea

Martxoak 3an izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya eta atzo,  martxoaren 15ean, epaimahi puntuatzailea bildurik eta IX. Gau-Txori argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia eman zuten:

· Bilduma onena: José Antonio Fernandez
· 2. sailkatua: Igor Froilan
· 3. sailkatua: Iñaki Etxenagusia

Azpeitiko, lehen sailkatuaren saria (ez saritua), Juan Mari Ibarzabal-ek jaso du.

Zorionak guztioi!

Gau-Txori rallya

Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitin 2018ko Gau-Txori rallya. Aurten 26 pertsonek hartu zuten parte bertan, oraingoan ere hainbat herrialde ezberdinetatik etorritako jendea izan genuelarik: Zumaia, Donostia, Beasain, Andoain, Errenteria, Barakaldo eta beste hainbat herrialdetatik etorritako hainbat argazkilari, Azpeitiakoak ere bai noski.

Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan zituzten: arkoa, silueta, bi elementu, eskultura eta mugimendua.

Rallya amaitu ondoren, 20 pertsona joan ziren urtero antolatzen den ondorengo afarira.

Gogoratu martxoak 11 baino lehen gai bakoitzerako argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora mezu bat bidali behar dela, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adierazi beharko dira.

 

Herriz Herriz 2017, bi Azpeitiar lehen 10 sailkatuetan

Aurreko larunbatean izan zen Barakaldon Herriz Herri 2017-ko sari ematea.

Sailkapen orokorrean Igor Froilan-ek 5. postua lortu zuen eta Maider Odriozolak, 7. postua lortzeaz gain, bi urtez jarraian sarituen artean lehen emakumea izatea lortu zuen.

Zorionak biei.

aae herriz herri 2017

IX. Gau-Txori (gaueko) Argazki Rallya

Urteroko moduan hasi gara berriro argazki Rallyekin.

garaikurrak-gautxori-rallya

GAU-TXORI, gaueko IX. Rallya gainean dugu berriro eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Argazkilari afizionatu guztiek, memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake beraz animatu!

Iadanik jakinekoa den bezala, argazki rally hau ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Aurten, martxoak 3an, larunbat gauean izango da. Internet bidez Izen emateko mezu bat bidali beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

Izen-ematea 7€-koa izango da, nahi duenak rally ondoren egingo den afarirako ere izen eman dezakelarik, 20€ guztira (inskripzioa+afaria). Kuota rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Telefonikaren eraikina) 19:00tatik 20:00ra.

Rallyan parte hartzeko partaide  bakoitzak  bere  memoria-tarjeta  ekarri  beharko  du,  guztiz  hutsik. Argazkiak Azpeitian ateratakoak izango dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik, JPG  formatuan eta kalitate hoberenean.

Argazkien deskarga 00:00etatik 01:00etara izango da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuan deskargatuko direlarik. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2018ko martxoaren 11 baino lehen partehartzaileek gai bakoitzerako argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo bat bidali beharko dute, partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adieraziz.

Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin: IX. Gau-Txori Rallyko oinarriak jaitsi.

 

2017ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

udazken mendiko rallya sarituak 2017

Larunbat arratsaldean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Hemen dituzue sarituak eta antolatzaileak.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.