Zezenketari buruzko argazki erakusketa, 2026

Gaur arratsaldean irekiko da Zezenketen inguruko argazki erakusketa.

Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa dugu hau. Betharretako erakusketa aretora gerturatzen den guztiak 2025eko festetan izandako zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, uztailak 29 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

zezenketak erakusketa 2026

 

Argizaiola 2025 argazki erakusketa

Prest da Argizaiola 2025 lehiaketako argazki erakusketa Betherram aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu. Federazioak urtean zehar babesturiko lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein Iparraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dute bertan. Hala, erakusketa honetan Euskal Herriko hainbat argazki-lehiaketako irabazleen argazkiak ikusi ahal izango dira, baita noski Argizaiola lehiaketa bertan saritutako lanak ere.

2025an eginiko 45. "Argizaiola" ren edizioaren garailea Igor Altuna Arrasateko argazkilaria izan zen, bi akzesiak, Javier Alonso Torre eta Javier Ortiz eskuratu zituzten.

Erakusketa uztailak 18 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 24

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.