XL. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleak

Apirilaren 2an epaimahai puntuatzailea Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Martxoak 2an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuten.

1. bilduma onena: Igor Froilan
2. bilduma onena: Javier Lopez
3. bilduma onena: Mikel Cagigal

Gazteen artean bilduma onenaren saria Xabat Laiglesia-k eraman du. Zorionak guztioi.

Azpeitiko Argazki Elkartearen izenean eskerrik asko Udaberriko argazki rallyan parte hartu zenuten guztioi. Zorionak irabazleei eta denoi hurrengo urtera arte.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Maiatzak 6an, arratsaldeko 6retan izango da Baigera I, jubilatuen taberna-jatetxeko lehen pisuan. Denok zaudete gonbidatuta.

 

Udaberriko rallya, euria eta eguzki argi tarteekin

Atzoko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako argazkilariak izan genituen herrian.

Aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: herriko plaza, udaberriko koloreak, zubia, kontra-argia eta gai sorpresa. 11tatik 11:30etara haimaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten Zelai Luze elkartean. Aurreko urtean eguzkia lagun izan bazuten, aurten eguraldi nahiko nahasia izan zutela esan behar, zaparrada eder batzuk barne, baina gure argazkilariek gogoz ekin zioten lanari.

Gai sorpresa Udaletxe goian zegoen, Jose Mari Orbegozo dantza taldeko bi bikote zeuden bertan eta argazkilariek beraien dantza saioa izan zuten argazki gaia. Hemendik gure eskerrak dantzariei beraien ekarpenagatik.

Imanol Manterola VIII. Gau Txori argazki rallyaren irabazle

Larunbatean egin zen Sanagustin Kulturgunean Gau-Txori argazki rallyko sari banaketa.

Imanol Manterola Zumaiarraren argazki bilduma izan zen epaiaren iritziz Otsailean izan genuen gaueko rallyko bilduma onena eta berak jaso zuen beraz Azpeitiko Mikel Sanjuan taillagileak eginiko saria. Bigarren sailkatua Carlos Mediavilla izan zen eta hirugarren Jose Luis Rodriguez. Lehen herritarraren saria Angel Rodriguez-entzat izan zen.

Aipatzekoa aurten lehenengo aldiz, eta Herriz-Herri rallyan parte hartzen duten rally guztietan bezala, epa-mahaia herritik kanpoko argazkilariek osatu dutela.

Eskerrik asko hemendik bertara gerturatu ziñeten guztioi eta gure esker mila Sanagustin Kulturguneari, bai ekitaldia bertan egiten laguntzeagatik eta baita rallya garaian, gaueko kontziertoan argazkiak ateratzeko eman zizkigun laguntzagatik.

Hemen dituzue sari banaketako hainbat argazki.

Azpeitiko Udaberriko 2017 Argazki Rallya

Urtero bezala hemen gatoz aurtengo Udaberriko edo Urola Bailarako XL. Argazki Rallyarekin.

Aurten Apirilak 2an ospatuko da. Ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketako bat izango da, eta rallyaren ondoren bazkari bat dago antolatuta. Bertara joan nahi duenak, rallyan izen-ematean apuntatu ahal izango da. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte.

Izen ematea, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, rallyko egun berean, goizeko 09:00tik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beerakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango da.

Partaideek, rallyko egunean ezagutzera emango diren gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2017ko Apirilaren 9a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko dituzte, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Epaimahiaren erabakia jakin ondoren, argazki emanaldia eta sari banaketa maiatzak 6an izango da, Urola Trenaren (Burdinbidearen Euskal Museoan) entzun eta ikuskizun gelan, arratsaldeko 6retan.

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

udaberriko-rallya-oinarriak 2017ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Gau-Txori rallya, musika eta xirimiriaz blai

Aurreko larunbatean izan genuen Azpeitin 2017ko Gau-Txori rallya. 32 pertsonek hartu zuten parte bertan, oraingoan ere hainbat herrialde ezberdinetatik etorritako jendea izan genuelarik gure artean, rally honek gure herri eta ingurutik kanpo duen ezagutza erakutsiz. Gure artean izan genietuen Zumaia, Donostia, Zestoa, Barakaldo, Legazpi, Bilbo, Zaldibar eta beste hainbat herrialdetatik etorritako hainbat argazkilari, Azpeitiakoak ere bai noski. Aurtengo rallyan iha ordu gehienetan argazkilariek xirimia izan zuten lagun baina aste osoan izan genuen eguraldia kontuan izanik, ezin gehiegi kexatu.

Aurten argazkilariek honako gaiak landu behar izan zituzten: emakumea, itzala, atea, lerro paraleloak eta kontzertua.

Rallya amaitu ondoren, 23 pertsona joan ziren urtero antolatzen den ondorengo afarira.

Gogoratu otsailaren 19a baino lehen gai bakoitzerako argazki bat aukerratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora mezu bat bidali behar dela, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adierazi beharko dira.

Oharra: rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izanda da.

Hemen ditugu rallyan eta afarian ateratako argazki bana.

aae rally gau txori 2017rally gautxori afaria

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.