Elkarteko argazkiak, Karnabal kontzertuan

Atzo igandean Azpeitiko Musika Bandak Sanagustin Kulturgunean karnabaletako kontzertua eskaini zuen. Bandarekin batera, Banda Gaztea, Juan de Antxieta Musika Eskola eta Julian Barrenetxea Abesbatzak ere parte hartu zutelarik. Kontzertuarekin batera gure argazki elkarteko hainbat kidek karnabal jaietan ateratako argazkien proiekzioa egin zelarik. Azken urteetan bezala, guztiz arrakastatsua.

aae karnabal kontzertua

Oinarrizko argazki ikastaroko izen ematea itxita

Orain aste batzuk berri eman genuen ikastarorako izen ematea itxita ematen dugu.

Ikastaroa Soreasuko Dinamoan emango da otsailean eta martxoan zehar, lehenengo klasea Otsailak 1ean izango delarik. Izen emandako guztiek mezu bat jasoko duzute informazio guztiarekin. Eskerrik asko denoi.

Oinarrizko Argazkigintza Ikastaroa, 2023

aae-argazki-ikastaroa

2023 urterako Azpeitiko Argazki Elkartean argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da eta bertan Reflex kamera digitala erabiliko da.

Izen eman nahi duen guztiak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 12 izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Noiz: 2023ko otsailak 1etik, martxoak 22 arte (Otsailak 1-8-15-22 eta Martxoak 1-8-15-22 egunetan).
  • Eguna eta ordua: asteazkenak, 20:00etatik, 21:30tara
  • Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, "DINAMOA" sormen gunean, 1. solairua
  • Prezioa: 60 €
  • Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehiegez

Oharra: norberak eraman behar du kamara ikastarora (kamera reflex digitala). Klaseak EUSKARAZ izango dira.

Nahi duenak ikastaroari buruzko xehetasun guztiak esteka honetan ditu: Argazki ikastaroko oinarriak jaitsi

Azpeitiko Argazki Elkartea hirugarren Euskal Argazkigintza Ligan

Euskal Argazkigintza Liga (Liga Vasca de Fotografía) duela hiru urte sortu zen, argazkilarien eta Euskal Herriko Argazki Elkarteen Federazioaren arteko lotura bihurtzeko asmoz.

Hirugarren edizio honetan 20 elkartek eta 145 argazkilarik hartu dute parte.

Azpeitiko Argazki Elkarteak hirugarren postua lortu du 2022ko sailkapen orokorrean. Era berean, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Julen Juaristi, gure elkarteko bazkideek, 12 argazkilari onenen artean geratzea lortu dute.

Zorionak guztiei.

aae liga vasca 2022

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.