12x12 Maiatza - Argazki gaia: espazio negatiboa

Hileko lehen osteguna izan genuen atzo, eta ohiturari jarraituz gure 12x12 lehiaketa izan genuen gai nagusi bezala, maiatzeko argazki gaia "espazio negatiboa" genuelarik. Argazkilaritzan, espazio negatiboa, subjektu nagusia (edo "espazio positiboa") inguratzen duen eremu hutsa da. Konposizio bisualeko baliabide gisa funtzionatzen du, normalean testura edo xehetasun konplexurik gabekoa izaten delarik, argazkiko subjektuari protagonismoa eta oreka ematea bakarrik delarik bere helburua.

Argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Adiel Zabala, bigarren postuan puntu berdinekin Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte eta hirugarren postuan Joxean Ulacia.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Adiel, espazio negatiboa

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.