Juan Mari ibarzabal, Teknopolis argazki lehiaketako irabazle

Teknopolis, Elhuyar eta Euskal Telebistak ekoiztutako programaren barruan argazki lehiaketak egoten dira. Otsaila honetan 'Industria' zen lehiaketako gaia eta honakoan Juan Mari Ibarzabal, gure elkarteko kide eta lagunaren argazkia izan da irabazlea. Zorionak!

Ibarzabalek argazkia ateratzeko erabiliko teknikak ezagutu nahi izan ezkero hemen dituzue berak prestaturiko dokumentu bat xehetasun guztiekin.  Argazkia ateratzeko teknikak ikusi.

Hemen duzue bere argazkia.

ibarzabal-teknopolis-industria

 

Sokamuturra 2015 argazki lehiaketaren irabazleak

Aurreko astebukaeran, martxoak 7, Desiree Odriozola, Angel Rodriguez eta Javier Beristain-ek osatutako epahi-mahia bildurik, eta iñauterietan ospatu zen XXXVI. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten argazki guztiak ikusi eta aztertu ondoren, honako erabakia hartu zuten:

1. Angel Olabarria - 'Danak hire begira' - 365€ eta garaikurra

2. Juan Mari Ibarzabal - 'Segi kolunpiotara'  - 235€ eta garaikurra

3. Iñaki Etxenagusia - 'Mugimendua' - 200€ eta garaikurra

4. Roman Azkue - 'Larri larri'  - 120€

5. Igor Froilan - 'Eperra gogoan' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Iñaki Etxenagusia, "Simpsontarrak" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Zorionak irabazle guztiek.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharrametako aretoan. Erakusketa martxoak 7 (larunbat honetan) zabalduko da, eta marxoak 22 arte egongo da irekita.

 

Sokamuturra, Imanol Elias 2015 argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa

sokamuturra-aae-irabazleak-2015

Larunbat honetan, eguerdian, Betharram aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2015 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan da.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bi lore sorta banatu dira.
Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkeztu diren 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira. Erakusketa martxoak 22arte egongo da irekita.

Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaerak 12:00tatik, 14:00etara.

Nahi duenak argazki irabazleak ikusi, gure Ekintza sailean ditu ikusgai. Argazki irabazleak ikusi.
Hemen dituzue sari-banaketako argazkiak.

Imanol Elias 2015, sokamuturrari buruzko argazki lehiaketa

1-sokamuturra-ibartzabal

Ihauteriak ere laister ditugu berriro Azpeitian, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Ihauteri giro inguruko argazki lehiaketa.

Dakizuen bezala ihauteri jaietako egun hauetan, helduen sokamuturrean atera behar dira argazkiak, aurten, otsailak 15, 16 eta 17 egunetan.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta eta da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat egon beharko dira. Argazki guztiak gainera, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko dira.

Argazkiak aurkezteko azken eguna otsailak 26a, gaueko 10tan izango da.

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2015ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.