Zorionak Iñigo!

Aurreko asteburuan zabaldu ziren 'Trofeo Gipuzkoa Internacional' argazki lehiaketako saridunak, bertan 431 argazkilarik, 4.500 argazki baino gehiagorekin parte hartu zuten. Guzti horien artean, saridunen artean gure lagun eta elkarteko kide den Iñigo Olarte dugu. Zorionak Iñigo!

Iñigo Olartek, "C-Light" atalean, Zilarrezko Domina lortu du "Koila" izeneko argazkiarekin.

Hemen duzue Iñigoren argazkia. Zorionak!

trofeo-gipuzkoa-i-olarte   

 

Zorionak Iñigo!

Urtero bezala, Oñatiko Aloña Mendi elkarteak irailean beraien Oñatiko Mendia eta Natura argazki lehiaketa jarri zuten martxan. Aurreko ostiralean izan zen lehiaketako sari ematea, eta irabazleen artean gure bazkide eta lagun dugun Iñigo Olarte izan genuen.  "Gizonaren eragina mendian" kategorian, Iñigok "Bidea-I" argazkiarekin hirugarren saria lortu zuen.

Hemen dituzue Iñigo bere sariarekin eta bere argazki irabazlea. Zorionak Iñigo!

bidea-inigo-olarte   olarte-onati-argazki-lehiaketa

 

Zorionak Iñaki!

Gure elkarteko kide den Iñaki Etxenagusiak bigarren saria atera du Diario Vasco egunkariak udaran egiten duen argazki lehiketan.

Hemen duzue Iñakiren argazkia, Zarautzen, Saharan alde ospatu zen ekitaldian ateratakoa da. Benetan argazki ederra Iñaki, Zorionak!

zarautz-sahara-etxenagusi

 

'Gure Inguruari Begirada Bat', argazki lehiaketa

agenda21-argazki-lehiaketa

Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren 13. edizioak AZPEITIKO NATUR TXOKOAK du izenburu. Aurten, Azpeitiko Tokiko Agenda 21aren baitan antolatu da lehiaketa, eta beraz, Azpeitiko udalerrian ateratako argazkiak baino ez dira onartuko.

Argazki lehiaketa honen helburua Azpeitiko udalerriko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Azpeitiko herri gunean eta auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea. Altxor ezkutu horiek argazki bidez jasotzeko hiru kategoriatan banatutako argazkiak aurkez daitezke:

1. Natura: Herriko flora eta fauna biltzen duten argazkiak: basoak, animaliak, landareak...

Borja Eizagirre eta Alaitz Ruiz Almadiaren Eguneko argazki lehiaketan irabazle!

Maiatzaren 3an Almadiaren eguna ospatuz argazki lehiaketa bat antolatu zen, eta pozik esan dezakegu Borja Eizagirre (lehen postua) eta Alaitz Ruiz (bigarren postua) izan direla lehiaketako bi garaikurrak Azpeitira ekarri dituztenak. Zorionak bioi!

Argazkiak Napar Bidean, Ansoaingo errepidea 6 (Ansoain) egongo dira, gero Burgiko udaletxean egongo dira ikusgai.

Hemen dituzue bi argazki irabazleak.

 almadiaren-eguna-borja-eizagirre     almadiaren-eguna-alaitz-ruiz

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.