Alberto Beloki eta Juan Mari Ibarzabal, Santo Tomas 2015 barne lehiaketako irabazeak

santo-tomas-2015-argazki-lehiaketa-sarituak

Atzo, osten gauez jakinerazi ziren Santo Tomas argazki barne lehiaketako irabazleak.

Zuri beltzeko modalitatean Alberto Beloki izan genuen irabazlea eta koloretan aldiz Juan Mari Ibarzabal-en bilduma izan genuen onena. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen dituzue gau horretako argazkiak.

Herriz Herri 2015 argazki rally ligako sari banaketa

anagrama-Herriz-Herri-rallyAurreko larunbatean izan zen Soraluzen Herriz Herri 2015 argazki rally ligako sari banaketa eta bertan izan ziren gure elkarteko hiru kide beraien sariak jasotzen.

Iñaki Etxenagusiak rallyko 3. postua lortu zuen, Juan Mari Ibarzabalek bostgarrena eta Iñigo Kortak zazpigarrena. Zorionak hirurei!

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.

 

Iñaki Etxenagusiak 'Desioa sutan Sahararentzat' argazki lehiaketa irabazi du

Ikusten da batzuk indar berrituta itzuli direla oporretatik. Gure argazki elkarteko kide den Iñaki Etxenagusiak, Kultura Zarautz elkarteak, Sahararen alde antolaturiko 'Desioak Sutan Sahararentzat' izeneko argazki lehiaketan lehenengo saria irabazi du. Zorionak Iñaki!
 
Hemen duzue Iñakiren argazki irabazlea
 
inaki-etxenagusia-desioa-sutan-sahara
 
Sari emanaldian irabazle eta antolatzaileak.

desioak-sutan-sahara-urola-kostako-argazkia

"Gure Inguruari Begirada bat" argazki lehiaketako sari banaketa

"Gure Inguruari begirada bat" lehiaketako epai-mahia aurreko astean elkartu eta argazki guztiak ikusi ondoren, honako erabakia eman zuen:

 

  • Lehen kategoria 'Bertako produkturen azoka eta feriak': Igor Froilan, Valen García eta Juan Carlos del Pozo
  • Bigarren kategoria 'Elikadura eta festak': Alberto Beloki, Mikel Zengotita eta Jexux Artola
  • Hirugarren kategoria 'Elikagaien ekoizpen guneak': Iñaki Etxenagusia, Juan Luis Odriozola eta Javier Bastida

Sari ematearekin batera, lehiaketara aurkezturiko argazkiekin osaturiko erakusketa ere irekia eman zen. Beraz, nahi duenak Betharratako aretoan ikus ditzake argazki guztiak. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00tatik 20:00ak arte egongo da irekita eta astebukaera eta jai egunetan eguerdiko 12:00etatik 14:00tara.

Gure eskerrik beroenak Azpeitiko udaletxeko ingurumen sailari lehiaketa antolatzeagatik.

Hemen dituzue sari emanaldiko argazki batzuk.

 

Iñaki Aranburu, Zumaiko argazki lehiaketan bigarren

Iñaki Aranburu, azpeitiko argazki elkarteko kideak bigaren postua lortu du Zumaiako argazki elkarteak antolaturiko argazki lehiaketan. 202 argazkilarik parte hartu dute eta bertan parte hartzeko gaia 'Eskailerak' zen, argazkiak txuri beltzean aurkeztu behar zirelarik. Zorionak Iñaki!
 
Hemen duzue Iñakiren argazkia, 'Algorriko', eta lehiaketako irabazleen argazkia.
 
zumaiko-argazki-lehiaketa-aranburu

zumaiko-argazki-lehiaketa-irabazleak

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.