Sokamuturra 2017 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

01 hegan xanti eliasAurreko larunbatean kaldereroak iadanik herriko kaleetan zehar izan genituen, inauteriak gañean ditugularen seinale eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 26, 27 eta 28 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

"Gure Inguruari Begirada bat" argazki lehiaketako sari banaketa

gure inguruari begirada bat 2016Ostiralean egin zen aurtengo "Gure Inguruari begirada bat" lehiaketako sari banaketa. Aurtengo edizioaren gaia "Azpeitia jasangarritasunera bidean" zen, bi modalitate zeudelarik bertan, mezu positiboa eta negatiboa.

Mezu positiboaren saria berezia Juan Carlos del Pozo-k irabazi zuen, Lasaon, Urola Ibaiari ateratako argazkiarekin. Beste saridunak Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Alberto Beloki izan dira.
Mezu negatiboa erakusten duen saileko sari berezia aldiz Javier Bastidak irazi zuen. Sail honetako beste hiru irabazleak Jesus Artola, Iñaki Aranburu eta Angel Olabarria izan ziren.

Sari emanaldiarekin batera, lehiaketara aurkezturiko argazkiekin osaturiko erakusketa ere irekia eman zen. Nahi duenak Betharrametako aretoan ikus ditzake argazki guztiak abenduak 10era arte. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00tatik 20:00ak arte egongo da irekita eta astebukaera eta jai egunetan eguerdiko 12:00etatik 14:00tara.

Gure eskerrik beroenak Azpeitiko Udaletxeko iIngurumen sailari lehiaketa antolatzeagatik.

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa martxan

gure-inguruari-begirada-bat-lehiaketa-2016

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako 15. edizio honek 'Azpeitia, Jasangarritasunaren bidean' du izenburu eta bertara aurkezturiko argazkiek gure herriko ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, zarata... erakutsi beharko dute, bai alde positibo eta bai negatiboan irudikatuz.

Esan bezala, bi kategorietako argazkiak izango dira, positiboak eta negatiboak (salaketa argazkiak) eta hauek izango dira lehiaketako oinarriak:

· Lehiaketan edonork parte har dezake.
· Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak Azpeitiko udalerrian ateratakoak izan beharko dira (argazkian antzeman egin beharko da Azpeitin ateratakoa dela)
· Egile bakoitzak gehienez 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu (bost modalitate bakoitzean). Formatu digitalean (CD batean grabatuta), 300mmx200mm tamainan, 300 dpi.
· Aurkezten diren argazkiak, honako identifikazioa izan beharko dute:
    ·ArgazkiarenKategoria_Lema_ArgazkiarenZenbakiaXX  (Adibidez: P_lema_01)
    Oharra: lema aukeratzean, hitz bakarra aukeratzea eskatzen da.
· Argazkien CD-a, kartazal itxi batean sartuta emango da. Kartazal berean, aparteko orri batean, egilearen kontaktu datuak (izen-deiturak, harremanetarako telefonoa, NAN zenbakia, helbide postala, helbide elektronikoa eta aukeratutako lema) eta argazki bakoitzaren kode eta kategoriarekin batera, argazkkia non aterata dagoen idatzi beharko da.
· Kartazala, argazki eta eskatutako datuekin, helbide honetara bidali behar da:
Azpeitiko Udala_Ingurumen Saila: "Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketa. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).

Lanak aurkezteko azken eguna Azaroak 4 izango da. Epaimahaia, antolataileek izendatuko dute eta ber erabakia azaroak 9an jakingo da. Sari banaketa aldiz, Azpeitian, azaroak 25ean egingo da.

Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriok erabat onartzea. Oinarriak irakurri

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.