Juan Joxe Agirre eta Iñaki Aranburu Soraluzeko zuhaitzen gaineko argazki lehiaketan sarituak

Juan Joxe Agirre eta Iñaki Aranburu, elkarteko kideek, Soraluzen 'Bertako zuhaitzen gaineko argazki lehiaketan' bigarren postua eta Akzesita lortu dituzte.

Basoen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, bertako zuhaitzei buruzko argazki lehiaketa antolatu zuten bertako Udalak, Kontrargi Argazki Kolektiboak eta Alkarrekin Soraluze Eginez-eko jasangarritasun taldeak.

"Bertako zuhaitzak" argazki-lehiaketara aurkeztutak argazkiak ikusteko aukera izango da martxoaren 21etik 31ra, Soraluzeko erakusketa-aretoan. Astelehenetik osiralera, 19:00tatik 20:30ak arte. Larunbatetan, 12:00tatik 13:30k arte.

Hemen dugu lehen hiru saridunen argazkia.

Igor Froilan, Sokamuturra 2016 Sari Herrikoiaren irabazlea

Sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten, eta botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Igor Froilan-en argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Sari Herrikoia. 

Zorionak Igor!

Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi.

igor-froilan-sari-herrikoia-2016 argazki-herrikoia-igor-froilan

 

Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren irabazleak

Aurreko astean, epahi-mahia bildurik, iñauterietan ospatu zen XXXVII. Sokamuturra argazki lehiaketara aurkeztu ziren argazki guztiak ikusi eta aztertu ondoren, honako erabakia hartu zuten:

1. Santi Elias - 'Hegan' - 365€ eta garaikurra

2. Iñaki Etxenagusia - 'Pasea'  - 235€ eta garaikurra

3. Igor Froilan - 'Lapatx Itxi 1' - 200€ eta garaikurra

4. Aitor Gonzalez - 'Arriskuarekin jolasean'  - 120€

5. Javier Yárnoz - 'El pastor' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Iñaki Etxenagusia, "Jele Jele" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Zorionak irabazle guztiek.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharrametako aretoan. Erakusketa martxoak 5 (larunbat honetan) zabalduko da.

 

Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa

 sokamuturra-argazki-lehiaketa-2016

Larunbat honetan, eguerdian, Betharram aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2016 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan dugu.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bi lore sorta banatu dira.
Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkeztu diren 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira.

Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaerak 12:00tatik, 14:00etara.

Nahi duenak argazki irabazleak ikusi, gure Ekintza sailean ditu ikusgai. Argazki irabazleak ikusi.

Hemen ditugu sari banaketako argazkiak:

Sokamuturra 2016 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

01-Danak-hire-begire-Angel-Olabarria

Iadanik herrian inauteri hotsa dugu, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa dator.

Urteroko moduan inauteri jaietako egun hauetan, helduen sokamuturrean atera behar izaten dira argazkiak, aurten, otsailak 7, 8 eta 9 egunetan.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta eta da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.