Imanol Elias, sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa 2014

Gaur martxoak 22, eguerdian izan dugu aurtengo Sokamuturreko Imanol Elias argazki lehiaketako sari banaketa. Ohiturari jarraituz, ekitaldia hasi baino lehen eta argazki elkartearen izenean Imanol Elias gogoratuz, bere emazte zenari lora sorta bat oparitu zaio.

Sari banaketarekin batera, sokamuturreko argazki erakusketa ere irekita eman da. Beraz nahi duenak, lehiaketako argazkiak ikusteko aukera izango du Betharram aretoan. Argazki erakusketa, Apirilak 10 egongo da irekita.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta astebukaeratan, 12:00etatik 14:00etara. Bertara urreratzen den guztiak bere argazki gustokoenari botoa eman ahal izango dio.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.

Imanol Elias, sokamuturra argazki lehiaketako irabazleak

Aurreko astean, martxoak 14an, Fernando Oregi, Xanti Rodriguez eta Jabier Beristainek osatutako epahi-mahia bildurik, eta iñauterietan ospatutako XXXV. Sokamuturra argazki lehiaketa Imanol Elias sarian parte hartu zuten 28 argazkilarien 155 argazki ikusi eta aztertu ondoren, honako erabakia hartu zuen.

1. Juan Mari Ibarzabal, 365€ eta garaikurra.

2. Iñaki Etxenagusia, 235€ eta garaikurra.

3. Carlos de Cos, 200€ eta garaikurra.

4. Igor Froilan, 120€

5. Angel Olabarria, 80€

Eta Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, Inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

6. Javier Yarnoz, "Fiesta" argazkiarekin, 150€ eta plaka

Zorionak irabazle guztiei.

Beti bezala argazki irabazleak gure web guneko Ekintzak/Lehiaketak sailean ikus ditzakezue.

 

Gorka Arregi eta Valen García, Santo Tomas lehiaketako irabazeak

santo-tomas-2014-argazki-lehiaketa

Aurreko ostiralean izan genuen Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Zorionak guztiei!

Gorka Arregik Zuri Beltzeko modalitatean irabazi zuen eta Valen Garciak koloretako kolekzio oneneko saria. Hemen dituzue irabazleak eta beraien argazki kolekzioak:

Imanol Elias 2014, sokamuturrari buruzko argazki lehiaketa

sokamuturra-otola-irabazlea-2013

Urtero bezala, ihauteriak ere Azpeitira gerturatzen ari dira, eta hauekin batera Sokamuturra eta Ihauteri giro inguruko argazki lehiaketa.

Ihauteri jaietako egun hauetan, helduen sokamuturrean argazkiak atera beharko dira, hau da, martxoak 2, 3 eta 4 egunetan.

Argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta eta da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).
Argazkien tamaina 20x30 cm koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat egon beharko dira. Argazki guztiak gainera, jpeg formatuan CD batean aurkeztu beharko dira.

Argazkiak aurkezteko azken eguna martxoak 13a, gaueko 10tan izango da.

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2014ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

 

Bidea argazki lehiaketako sari banaketa

bidea-lehiaketako-sari-banaketa

Atzo ostirala, urtarrilak 10, BIDEA argazki lehiaketako sari banaketa egin zen. Kemenek bultzatutako lehiaketa hau Behobia San Sebastian 2013ko ezintasunen bat duten kirolariei buruzko lehiaketa dugu. Hemen duzue lehiaketako hiru lehen irabazleak sariekin. Argazkian ezker, eskubi:

3. saritua, Fernando Zamarbide, “DANDO ANIMOS” argazkiarekin

Claudia Beobide, Behobia-SS - 2013 lasterketaren emakumezko irabazlea (sariak emateko arduraduna)

2. saritua, Miguel Cavero, “EN CAMINO” argazkiarekin

1. saritua Juan Mari Ibarzabal, “IRAUNKORTASUNA DA BIDEA” argazkiarekin.

Zorionak Juan Mari!

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.