Sokamuturra argazki lehiaketa, sari banaketa eta erakusketa

sokamuturra argazkiak

Gaur eguerdian izan da Betharretako erakusketa aretoan Sokamuturra 'Imanol Elias' 2023 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Ander Uria izan dugu, 'Azpeitiko arriskua' argazkiarekin. Bigarren saria Angel Olabarriak eskuratu du 'Nundik pasau behar diat' argazkiarekin, hirugarren Iñaki Etxenagusia izan da 'Rekortie' argazkiarekin, laugarren Juan Mari Ibarzabal 'Dotore' argazkiarekin eta bosgarren Iñigo Olarte 'Hanka jokue' argazkiarekin. Inauteri giroko argazki onenaren Altzarte saria, Juan Carlos del Pozok eskuratu du 'Denak gustora' argazkiarekin. Zorionak guztie.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa irekita eman da.

Ander Uria, Sokamuturra 2023 argazki lehiaketako irabazlea

Atzo astelehena, martxoak 7an, epaimahi puntuatzailea (Gorka Arregi, Kike Orbegozo, Mikel Zengotita argazkilariak eta Enekoitz Esnaola, Zezen Beltz elkarteko kidea) bildurik eta Iñauterietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten argazkilariek bidalitako argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Ander Uria

2. saria:  Angel Olabarria

3. saria:  Iñaki Etxenagusia

4. saria: Juan Mari Ibarzabal

5. saria: Iñigo Olarte

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena, Juan Carlos del Pozo-n argazki bat izan dugu.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharran aretoan, sarituen argazkiak ere lehenengo aldiz egun horretan ikusi ahal izango direlarik. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, martxoak 25 larunbata, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Santo Tomas 2022 lehiaketako sari banaketa

Atzo ostegunez egin genuen elkartean Santo Tomas 2022 argazki lehiaketako sari banaketa. Lehenik aurkeztutako argazki bildumen proiekzioa izan genuen eta ondoren lehen sailkatuek beraien "opari earrak" jaso zituzten. Aurreko albistean kontatu bezala Angel Olabarria izan genuen irabazlea, bigarren Alberto Beloki eta hirugarren postuan Roman Azkue gelditu zirelarik. Zorionak denei.

Nahi duenak hemen ikus dezake lehiaketako akta eta puntuaketa ofiziala. Santo Tomas 2022 lehiaketako akta.

Hemen duzue sarituen argazkia.

santo tomas 2022 sarituak

Sokamuturra 2023 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra alberto beloki Karnabal jaiak gainean ditugu eta jai hoiekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Sokamutur lehiaketari dagokionez, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 19, 20 eta 21 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazki hauek txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako bakarrik hautatua izan daiteke  (sari 'berezia' kontuan izan gabe). Nahi duen pertsona orok parte har dezake argazki lehiaketa honetan.

Angel Olabarria, Santo Tomas 2022 argazki lehiaketako irabazle

Angel Olabarriak irabazi du 2022ko Santo Tomas-etako argazki lehiaketa. Oraingoan parte-hartzaileek gaiak iadanik jarrita zituzten, denak hori bai egun horretan ospatzen zen festarekin lotura zuten:  behar zuten: landareak (barazkiak, frutak, loreak...) Herri Kirolak, Ttuntturruak, Txixtorren postuak (orokorra, detallea, pinxoak...) eta baserritarren erretratoa kalean.

Atzo igandez elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Valen García, Iñaki Etxenagusia eta Gorka Arregi) eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, bilduma onena Angel Olabarria-rena zela erabaki zuen. Zorionak berari.

Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.