Herriz Herri argazki rallyko eta Trofeo Gipuzkoa International sari banaketa

Atzo, ostiral gauez izan zen Herriz Herri 2014 argazki rally ligako sari banaketa Eibarren eta bertan izan ziren gure elkarteko bi kide beraien sariak jasotzen. Iñaki Etxenagusiak rallyko bigarren postua lortu zuen eta Iñigo Kortak seigarrena. Zorionak biei!

Rallyaz aparte Trofeo Gipuzkoa International argazki lehiaketako sari banaketa ere aipatu behar dugu, bertan izan bait zen gure kidea den Iñigo Olarte, "C-Light" atalean, Zilarrezko Domina lortu bait zuen "Koila" izeneko argazkiarekin. Zorionak Iñigo!

Hemen dituzue bi sari banaketako argazkiak.

 

 

Iñaki Aranburu eta Igor Froilan, Santo Tomas 2014 barne lehiaketako irabazeak

santo-tomas-2014-irabazleak

Atzo, ostiral gauez izan genuen Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa Sanagustin kultur guenan.

Zuri beltzeko modalitatean Iñaki Aranburuk irabazi zuen eta Igor Froilan-en bilduma izan genuen koloretako kolekzio onena. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen dituzue gau horretako argazkiak.

'Gure Inguruari Begirada Bat', sari ematea

argazki-lehiaketa-agenda21sari-ematea-argazki-lehiaketa-agenda21

Atzo ostegunez egin zen 'Gure inguruari begirada bat', 'Azpeitiko Natur Txokoak' izenburuarekin izeneko argazki lehiaketako irabazleen sari ematea. Aurten, Agenda 21aren baitan, Azpeitiko udaletxearen bidez, eta Argazki Elkartearen eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin antolatua izan da, beraz Azpeitiko udalerrian ateratako argazkiak baino ez dira onartu bertan.

Juan Mari Ibarzabal, Javier Carballo, Peio Romatet, Aitor Unanue eta Leire Etxaniz-ek osatu zuten epahi-mahia, eta bertan lehiaketara aurkeztu ziren 19 argazkilari ezberdinen lanak aztertu eta bozkatu behar izan zituzten. Argazkiak hiru gai ezberdinetan banatuak zeuden, gai bakoitzean hauek izan ditugularik irabazleak:

Santo Tomas 2014, barne argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gerturatzen ari dira, eta beraiekin batera jai horiekin loturik dagoen Santo Tomas jaietako argazki lehiaketa, bertan Azpeitiko ARgazki Elkarteko bazkide denek parte hartu ahal izango dutelarik.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko dira. Gai libreak izango dira, baina ezin izango dira errepikatu bi argazki gai berari buruzkoak  (barazkiak, frutak, txistorra, bertsolariak, herri kirolak...).

Bi modalitate egongo dira eta modalitate bakoitzeko 3 sari: Koloretan eta Txuri Beltzean.
Oharra: edozen motatakobiratuak onartuko dira baina ezingo da gauzak jarri edo kendu argazkitik.

Partaideek edozein modalitatetan parte hartu ahal izango du, baita bietan ere. Modalitate bakoitzeko hiru argazki aurkeztu beharkod ira.

Argazkiak digitalean bidaliko dira, Abenduaren 29a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.
Artxiboaren ezaugarriak: neurria 30x45, erresoluzioa 250 puntu pulgadako, Adobe RGB perfila.

Argazkiekin batera, egilearen identifikazio datuak zehaztu beharko dira, parte-hartzen duen modalitatea zehaztuz.

Puntuatzeko garaian hiru argazkien multzoa baloratuko da, beraien balio tekniko, artistiko eta Santo Tomas jaiaren erreportai gisa duen balioa ikusis.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko oinarriak honako pdf artxiboan dituzue.

Lehiaketako oinarriak jeitsi descarga-pdf

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.