Sokamuturra 2019 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa

sokamuturra 2019 aae

Larunbat eguerdian, Betharretako erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2019 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan genuen.

Oraingoan gainera, XL. urteurrena betetzen zenean, sari banaketa berezia izan genuen, ohikoa baino sari gehiago banatu bait ziren. Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Alberto Beloki izan dugu, "Azpitik pasatu bai" argazkiarekin (saridunen argazkiak gure web orrian dituzue ikusgai). Berarentzat izan zen baita ere 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko saria, garaikura ohitura jarraituz, Miren Madrazo, bere alargunak eman ziolarik.

Saridunei lehiaketako beraien garaikurrak banatu ondoren, aurtengo Imanol Elias sari berezia-ren garaikurra eman zen (bilduma onenari), ain zuzen Alberto Beloki-ri, honekin hirugarren saria jaso zuelarik. Saria, Imanol-en alargunak, Ixiar Oiarzabalek eman zion, lehenik honek idatzitzako gutun bat irakurri zuelarik Izaskun Zeziaga, elkarteko kide eta ekitaldiko aurkezleak. Sokamuturra lehiaketari loturiko sariez aparte beste bi sari ere egon ziren, batetik Ixiar Oiarzabal berak jaso duena eta bestea Mikel Ibarzabal, Festa batzordeburu izateari utziko dionak jaso duena. Azken honek, elkarteko lehendakaria den Juan Mari Ibarzabal-en eskutik oroigarri berezi bat jaso du. Garaikur hau, Azpeitiko harmarria irudikatzen duen zubiko barandaren oroigarri bat da. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleek jaso ohi dute, baina aitortza bereziak egiteko ere erabili ohi da elkartean, orain arte beste bi pertsonek jaso dutelarik.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da. Lehiaketara guztira 123 argazki aurkeztu ziren baina leku faltagatik argazki hoietatik 102 egongo dira ikusgai.

Argazki erakusketa apirilaren 14 arte egongo da zabalik. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.

Alberto Beloki, Sokamuturra 2019 argazki lehiaketako irabazle

sokamuturra 2019 beloki

Astelehenean, martxoak 18an, epaimahi puntuatzailea (Jabier Beristain, Angel Rodriguez eta Mikel Arrieta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako XL. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilariek bidalitako 123 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Alberto Beloki  - 'Azpitik pasatu bai?' - 365€ eta garaikurra

2. saria:  Santi Elias - 'Orkatz'  - 235€ eta garaikurra

3. saria:  Javier Bastida - 'Badoa' - 200€ eta garaikurra

4. saria: Igor Froilan - 'Topeko'  - 120€

5. saria: Juan Mari Ibarzabal - 'Estutu ondo' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Alberto Beloki, "Queen" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Sari berezia, bilduma onenari, Alberto Beloki -rentzako izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 23, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Nahi duenak hemen ditu lahiaketako hainbat dokumentazio ikusgai:
Sokamuturra 2019, akta
Sokamuturra 2019, emaitza orokorrak
Sokamuturra 2019, bilduma osoko emaitzak

 

Valen García, Santo Tomas 2018 barne lehiaketako irabazle

Bigarren aldiz jarraian, Valen Garciak irabazi du Santo Tomas-etako barne argazki lehiaketa.

Oraingoan hauek ziren argazki gaiak: pilotariak, musikariak, azoka plaza, giroa eta txistorra.

Atzo ostegunez elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Maider Odriozola, Iñigo Olarte eta Gorka Arregi) eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, bilduma onena Valen Garciarena zela erabaki zuen. Bigarren lekua Alberto Beloki-rentzako izan da eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal gelditu da. Zorionak hiruroi.

Gogoratu "Earrak" produktuen banaketa irabazleen artean urtarrilak 31-ean egingo dela, elkarteko egoitzan. Sariak banatu aurretik lehiaketara aurkezturiko argazki guztien bildumak ikusi ahal izango dira..

Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Sokamuturra 2019 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra roman azkueAurtengo kaldereroak ere izan ditugu herriko kaleetan eta honek karnabal jaiak ere ia gainean ditugula esan nahi du, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan Martxoak 3, 4 eta 5 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Santo Tomas 2018, barne argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gainean ditugu, eta beraiekin batera jai hauekin loturik dagoen Santo Tomas jaietako argazki lehiaketa, bertan Azpeitiko Argazki Elkarteko bazkide denek parte hartu ahal izango dutelarik.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko dira. Hauek izango dira gaiak: pilotariak, musikariak, azoka plaza, giroa eta txistorra.

Argazkiak digitalean (tamaina eta kalitate handienean) Urtarrilak 12a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko dira.

Puntuatzeko garaian argazkien balio tekniko, artistiko e.a. balolartuko dira.

Nahi izan ezkero lehiaketako oinarriak honako pdf artxiboan dituzue.

Lehiaketako oinarriak jeitsi descarga-pdf

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.