Adiel Zabalak irabazi du 2020-ko Gau-Txori rallya

Aurreko astean, otsailak 19an bildu zen epaimahi puntuatzailea aurtengo Gau-Txori argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta baloratzera. Aurtengo epai-mahia honako argazkilariek osatzen zuten: Juan Joxe Agirre, Alberto Beloki eta Juan Mari Amenabar. Argazki guztiak ikusi ondoren, honako erabakia eman zuten:
· Bilduma onena: Adiel Zabala
· 2. sailkatua: Iñigo Olarte
· 3. sailkatua: Bernat Alberdi
Azpeitiko, lehen sailkatuaren saria (ez saritua), Oscar Baile -rentzako izan da.
Zorionak guztioi!
Argazki rallyko sari banaketa, argazki guztien proiekzioaren batera, larunbat honetan, otsailak 29, arratsaldeko 18:00retan izango da, Basazabal Jauregian. Denok zaudete bertara gonbidatuta.
Nahi duenak rallyko emaitzak eta aktak honako estekan ikus ditzake:
Gau-Txori 2020, akta Gau-Txori 2020, puntuaketa
