Irurena Group argazki lehiaketa, sari banaketa

irurena group saridunak

Larunbat eguerdian egin zen Irurena Group argazki lehiaketaren sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala sari banaketaren aurretik lehiaketara aurkezturiko argazkien proiekzio bat ere izan genuen.
Hauek izan genituen sarituak: bilduma onena Pablo Perez, bigarren Juan Mari Ibarzabal, hirugarren Joxean Ulacia eta argazki onenaren saria Valen Garciarentzat izan zen. Hauetaz gai, beste argazkilari hauek ere izan ziren sarituak:, 4. Angel Olabarria, 5. Alberto Beloki, 6. Julian Ruiz, 7. Carlos Mediavilla, 8. Valen Garcia, 9. Iñaki Etxenagusia eta 10. Oscar Baile.

Gogoratu haste honetatik, hurrengo 22ra arte argazki saridunak Betharram aretoan dituzuela ikusgai.

Hemen dituzue saridunak beraien sariekin.

Irurena Group argazki lehiaketako erakusketa

irurena group erakusketa

Irurena Group argazki lehiaketako erakusketa prest.
Bertan 10 argazkilariren 60 argazki sarituak ikusi ahal izango dituzue.

Erakusketa, Betharram aretoan, 2019ko ekainaren 8tik 22arte.

Karmelo Etxegarai Ikastolako umeak Sokamuturra argazki erakusketan

Atzo arratsaldean, bi taldetan banatutan, Karmelo Etxegarai Ikastolako lau gela izen genituen Sokamuturra argazki erakustan.

5 urteko neska-mutilek, bertan dauden argazkiak ikusteaz gain, elkarteko Juan Mari Ibarzabal eta Jexus Artolak eskainitako argazkigintzari buruzko klase eder bat hartzeko aukera izan zuten.

Haurrek, arreta haundiz, gure elkarteko bi kideek argazkiak ateratzeko garaian objetiboek duten garrantzia ikusi zuten. Bertara eraman ziren bi kamaren bitartez egin zituzten hainbat aibideren bidez, objetibo motz batekin, urretik, eta beste objetibo luze batekin, urrutitik, argazki berdiñak nola atera daitekeen ikusi zuten. Argazkiak ateratzean ere argazkilari batzuk babesean nola egoten diren agertu zuten, kamio gainetan, tablen atzean, balkoietan, e.a.

Gure eskerrak Karmelo Etxegarai Ikastolari umeen argazkilaritzari buruzko saletasuna sustatzeagatik eta haurrek erakutzi zuten portaera onagatik.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.