Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernan argazki erakusketa berria

Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernan gure argazki erakusketarekin jarraitzen dugu. Oraingoan ere, atzo berritu genituen argazkiak gure elkarteko argazkilarienak ditugu: Iñaki Etxenagusia, Alaitz Lizarralde eta Juan Luis Odriozola-renak ain zuzen. Nahi duenak Uztailak 31-arte izango du argazkiak ikusteko aukera.

mendizaleak argazki erakusketa

Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren erakusketa

12x12 argazki erakusketa 2017Atzo osteguna, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2017ko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Argazkiak, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Juan Mari Ibartzabal, Angel Olabarria, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga-renak dira.

Erakusketa ekainak 29 arte egongo da ikusgai.

'Txoriak', Ibarzabalen txoriak Zestura iristear

Txoriak edo eta argazkilaritza gustatzen zaizkion Zestoar guztiak sorteko dira, oraingo honetan Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren "Txoriak" beraien herrian bait dira. Argazkiak, ekainak 1etik aurrera, herriko hainbat tabernetan aurkituko dituzue.

txoriak argazki erakusketa

Argazki erakusketarekin batera, ostiral honetan, Juan Mari Ibarzabalen argazkien proiekzioa egingo du 'Koiote' tabernan.

Hemen duzue erakusketa honen adibide txiki bat.
(Argazkiak tamaina handiagoan ikusteko egin klik xaguarekin irudi gainean).

Sanagustin Kulturgunean Inauteri giroari buruzko erakusketa

Atzo, astelehena, ireki zen Sanagustin Kulturgunean inauteri giroko erakusketa.

karnabaletako erakusketa

Bertan, 2017ko urtean inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu ziren lanen artetik aukeraturiko hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue.

Erakusketa otsailak 16 arte egongo da ikusgai.

'Sokamuturra Argazki Lehiaketa'-ri buruzko erakusketa

sokamuturra erakusketa foru

Aurretik jakinarazi dugun bezala larunbat honetan, urtarrilak 13, 12etan izango da 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren aurkezpena. Liburuan 300 argazkitik gora ikusi ahal izan dituzue eta guzti hau borobilzeko liburuko argazki batzurekin hainbat erakusketa prestatu ditugu.

Atzo bertan Foru Ibilbideko erakusketa zabaldu genuen, bertan 40 argazki baino gehiago dituzuelarik ikusgai. Larunbatean aldiz Sanagustin Kulturgunean, Lagun Onak MB eta Juantxo Txiki tabernaten ere beste hainbat argazki izango dituzue ikusgai.

Foru Ibilbideko erakusketa Urtarrilak 28arte egongo da zabalik. Ordutegia:

Aste egunetan: 18:00 - 20:00
Larunbat eta igandeetan: 12:00 - 14:00

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.