12x12 Urria

Hemen gara berriro gure elkarte 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Urriako gaia "zuri-beltza" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren postuan berdinduta Mikel Cagigal eta Iñaki Aranburu eta hirugarren Alberto Beloki.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

'Zuri-Beltza'-n Juan Mari Ibarzabalen argazkia.

ibarzabal-zuri-beltza

12x12 Uztaila eta Abuztua

Askorentzat oporrak aitzaki ederra izaten dira argazkiak ateratzen jarraitzeko eta gure 12x12 gaietan horrela ikusi izna da. Aste honetan bi hilabeteko argazki edo gaiak genituen begiratzeko eta argazki denak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen erantzunak.

· Uztaila, argazki gaia, teknologia: 1. Iñaki Etxenagusiago Olarte, 2. Iñaki Aranburu eta 3. Juan Mari Ibarzabal

· Abuztua, argazki gaia, baserri giroa, hemen 2. postuan berdinketa izan dugu: 1. Alberto Beloki, 2. Juan Mari Ibarzabal eta Mikel Cagigal eta 3. Iñigo Olarte.

12x12 Iraila

Hil honetan zerbait atzeratuta ibili gara, baina hemen gara gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Iraileko gaia "jaiak edo jai giroa" genuen eta ikusi diren argazkiak kontuan izanik gure elkarteko kideak aurtengo hainbat jaietan ederki ibili direla nabari da.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Alberto Beloki eta hirugarren Iñaki Etxenagusia.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

'Jaiak'-n Juan Mari Ibarzabalen argazkia.

jaiak-argazkia-ibarzabal

12x12 Ekaina - Argazki gaia: itxasoa edo ibaia

Hemen gara berriro gure elkarteko 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Ekaineko gaia 'Itxasoa edo ura' genuen, eta gure kideek gustoko gaia zutela argi ikusi da.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Etxenagusia, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

ibaia-inaki-etxenagusia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.