12x12 Martxoa - Argazki gaia: ura

Hileko lehen ostegunero bezala, atzo gauean 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.

Martxoko gaia "ura" genuen eta eduki dugun eguraldiarekin argazkilariek kutsu ederra atera diotela ikusi ahal izan da. Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan MIkel Cagigal, bigarren Iñaki Aranburu eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

ura argazkia cagigal

 

Mikel Cagigal, AAE 2017ko barne lehiaketako irabazlea

2017 urteko, 12 hilabeteetako 12x12 lehiaketako emaitza guztiak aztertu ondoren, iadanik baditugu 2017 emaitza nagusiak. Urteko argazki bilduma onena MIkel Cagigal-ena izan da, bigarren postuan Iñigoi Olarte gelditu da eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal. Zorionak hirurei.

Gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengo 12 gaiak iadanik web orrian argitaratuak dituzue

autoretratoa cagigal 2018

Nahi duenak 12x12 AAE lehiaketako argazki irabazle guztiak, 12x12 Ekintzak sailean ditu ikusgai.

12x12 Otsaila - Argazki gaia: arkitektura

Hileko lehen ostegunero bezala, aurrekoan 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.

Otsaileko gaia "arkitektura" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Etxenagusia, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

arkitektura inaki etxenagusia

 

12x12 Azaroa, Abendua - Argazki gaiak: ardoa, zinea

Oraingo honetan berandu ibili gara, baina hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo 2017ko azken bi gaiak ikusi eta bozkatu genituen, azaroan Ardoa genuen argazki gai bezala eta abenduan zinea, benetan gai zalaba.

Beti bezala, argazkiak ikusui eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak:

· Azaroa, ardoa: lehen postua, Mikel Cagigal, bigarren Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Valen García.

· Abendua, zinea: lehen postua Iñigio Olarte, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Valen García.

Hemen dituzue bi gaietan lehen gelditu ziren bi argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia ardoa cagigal

 argazkia zinea olarte

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.