12x12 Otsaila - Argazki gaia: barrukaldea

Hileko lehen osteguna izan genuen atzo, eta beti bezala 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.

Otsaileko gaia "barrukaldea" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Erkaitz Regillaga.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia barrukaldea olarte

 

Juan Mari Ibarzabal, AAE 2016ko barne lehiaketako irabazlea

2016 urteko, 12 hilabeteetako 12x12 lehiaketako emaitzak aztertu ondoren, iadanik jakinarazi dizkigute 2016-ko irabazle zerrenda. Urteko argazki bilduma onena Juan Mari Ibarzabal-ena izan da, bigarren postuan Iñaki Etxenagusia izan da eta hirugarren Valen García. Zorionak hirurei.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengo 12 gaiak web orrian argitaratuak daude.

argazkia mugimendua ibarzabal

Nahi duenak 12x12 AAE lehiaketako argazki irabazle guztiak, 12x12 Ekintzak sailean ditu ikusgai.

12x12 Urtarrila - Argazki gaia: mendia

Urtero bezala hemen gatoz berriro beste 12x12 barne argazki lehiaketa saioa batekin. Aurten, urtarrileko lehen gai bezala 'mendia' genuen eta aze paisaiak ikusi ahal izan ditugula... lekuak ikusita jendea batzuk etxetik gertu baina beste batzuk oso urrutira ere bidaiatu dutela ikusui izan da.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Alberto Beloki, bigarren postuan Iñigo Olarte eta hirugarren Iñaki Etxenagusia.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

1 alberto beloki mendia

12x12 Abendua - Argia

Urte hasieran gai hau oso urruti ikusten zen baina urtero bezala oraingoan ere iritxi zitzaion bere garaia.

Urteko azken gaia 'Argiak' genuen eta urte osoan bezala kalitate handiko argazkiak ikusi ahal izan ditugu oraingoan ere.

Beti bezala, argazkiak ikusi eta botazioa egin ondoren, hauek izan ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: 1. postuan, Mikel Cagigal, 2. Iñaki Aranburu eta 3. postuan Iñaki Etxenagusia.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

'Argiak',  Mikel Cagigal-en argazkia.

mikel cagigal argia

 Oharra: Azaroko 12x12 bozketa utzik gelditu da. Gai berezia izanez hil horretako argazkiak ez puntuatzea erabaki zen.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.