12x12 Ekaina - Argazki gaia: mamorroak

Atzo gauean ekaineko erronkako proiekziora mamorro asko gerturatu ziren elkartera. Aurreko astean, Belle Epoque garaian izan giñen eta oraingoan aldiz inguruko mamorroak izan digutu ikusgai, eta aurkeztu diren argazki denak ikusirik, gure inguru honetan mamorro bat baino gehiago dagoela ikus daiteke.

Aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, garailea Alemaniako tximeleta bat izan irabazlea. Hauek dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: 1. Alberto Beloki, 2.- Mikel Cagigal eta 3. - Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

mamorroak-argazkiak-beloki

 

12x12 Apirila - Argazki gaia: urola ingurua

Hileko lehen osteguna igaro da eta hemen gatoz berriro 12x12 barne lehiaketarekin. Antzerkiaren ondoren beste gai zabala genuen oraingoan, eta gertukoa gainera, Urola inguru zabala bait genuen argazkia ateratzeko.

Gure bailarako txoko ugari ikusi izan ditugu oraingoan eta argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hauek ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: lehen Inazio Ganzarain, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Mikel Cagigal.

Hemen ikus dezakezue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

aae-urola-inazio-ganzarain

 

12x12 Maiatza - argazki gaia: belle epoque

Hemen gara berriro hilero izaten dugun 12x12 argazki lehiaketarekin. Aurreko hilean Urolako hainbat leku bisitatu ondoren, oraingo honetan Belle Epoque garaietara joan gara.

Aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: 1. - Maider Odriozola, 2. - Alberto Beloki eta 3. - Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

belle-epoque-argazkia-odriozola

 

12x12 Martxoa - Argazki gaia: antzerkia

Hilabete honetan lan bikoitza genuen 12x12 barne argazki lehiaketan, bi hilabetetako bozketa egin behar bait zen. Infantil gaiaren ondoren, antzerkia genuen esku artean.

Ikusi ditugun argazkien artean antzerkiari buruzko hainbat interpretazio ezberdin ikusi ditugu: antzerki agerraldiak, aktoreak, arkitektura, txotxongiloak, itzalak, e.a.

Argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hauek ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: lehen Alberto Beloki, bigarren Valen García eta hirugarren Inazio Ganzarain.

Hemen ikus dezakezue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

1-antzerkia-beloki

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.