12x12 Otsaila - Argazki gaia: erretratua

Normalean baina aste bete baino beranduago, baina hemen gara berriro gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Hil honetan gainera, bestetan baino irudi gehiago, kasu honetan erretratu gehiago izan ditugu ikusteko, beraz aurten jendea gogoarekin jarraitzen duela lehiaketan esan genezakegu.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Jorge Iglesias eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den sheriff-aren erretratua. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

erretratua-valen-garcia

Valen Garcia, AAE 2015ko barne lehiaketako irabazlea

2015 urteko, 12 hilabeteetako emaitzak aztertu ondoren, iadanik gure eskuan dugu 2015-ko irabazle zerrenda. Argazki bilduma onena Valen Garcia-rena izan da, bigarren postuan Alberto Beloki izan da eta hirugarren Iñigo Olarte-ren argazkiak gelditu direlarik. Zorionak hirurei.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengo 12 gaiak web orrian argitaratuak daude.

Hemen duzue argazki bilduma irabazlea:

12x12 Urtarrila - Argazki gaia: minimalismoa

Hasi dugu berriro beste 12x12 barne argazki lehiaketa saioa. Aurten, urtarrileko lehen gai bezala 'minimalismoa' genuen eta aurketu diren argazki mordoxka kontuan izanda jendea gogoarekin hasi dela ezan daiteke.

Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan berdinduta Maider Odriozola eta Valen García, bigarren postuan Iñigo Olarte eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

foto-minimalismo-maider01-argazkia-minimalismoa-valen

12x12 Abendua - Argazki gaia: elurra

Abenduko gaia elurra izan genuen eta eguraldia kontuan izanda argazkiak ateratzeko zerbait zailagoa izango zela zirudien, baina itxura denez gure elkarteko kideek ez dute arazo handirik izan elurra aurkitzeko.

Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Iñaki Aranburu, 2. postuan Valen García eta 3. Juan Joxe Agirre.

Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

argazkia-elurra-inaki-aranburu

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.