Bihar larunbata jartzen da salgai Pepe Gil liburua

pepe gil liburua salmenta

Bihar larunbata, 11:30tan jarriko da salgai herriko plazan Pepe Gil liburua.

LIburu honetan argazkilari honen 550 argazki ikusteko aurkera izango da. Beraietan Azpeitiak eta bere jendeak azken urteetan izan duen aldaketa ikusi ahal delarik.

Hasiera batetan iganderarteko salmenta programa bat prestatu da, eta egunero liburu salmenta leku bat jartzeko asmoa baldin badugu ere, saltzeko ditugun liburu zenbakia limitatua da, beraz baliteke azken eguna iritxi baino lehen libururik gabe gelditzea. Horregatik hemendik jendeari liburua erosi nahi izan ezkero azken egunerarte ez gelditzeko deialdia egiten diogu.

Elkarteko 35. urteurrena ospatuz "Argazki astea" aurkezten dugu

Azpeitiko Argazki Elkarteak 2.019 urtean 35 urte bete ditu eta hau ospatu nahiean azaroan 2tik 9ra bitartean "Argazki Astea" ospatuko dugu.

Egun hoietan hainbat ekintza antolatu ditugu herri barruan, horien artean "Euskal Herriko argazki topaketak" eta une berezienetako bezala Pepe Gil herriko argazkilariari egingo diogun omenaldia, bere argazki sorta batekin (550 argazkirekin) liburu bat ere argitaratuko dugularik.

Hemen duzue "Argazki astea" -n izango ditugun ekitaldiei buruzko programa.

  • Urriak 28tik, azaroak 10era
    Sanagustin eta Foru ibilbideko aretoetan Pepe Gil argazkilariaren bildumak erakutsiko dira.
    Herriko dendetan, Elkarteko kideek 2017an egin genuen "Lan Berezia" ere zintzilikatuko da.

  • Azaroak 2 larunbata
    12:30 PEPE GIL OMENALDIA, Sanagustin Kulturgunean:
    • Azpeitiko udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak Pepe Gil argazkilariaren ibilbideari aitorpena
    • Liburuaren aurkezpena
    • Argazki proiekzioa
    • Liburu salmenta
  • Azaroak 3 igandea
    Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Argazki Elkarteak elkarlanean antolatuta XXX Udazkeneko eta XXIV Mendiko ARGAZKI RALLYA
  • Azaroak 4 astelehena
    18:30 "Emakume Txokoa" elkartearekin antolatua, "DINAMO Sormen Gunea" aretoko proiekzio gelan, LURDES R. BASOLÍk argazkilaritzan daraman ibilbidearen berri emango digu. Sarrera doain edukiera bete arte.
  • Azaroak 5 asteartea
    • 15:45 Helduentzako proiekzioa. Pepe Gil artxiboaren proiekzioa "Eguneko zentroan".
    • 19:30 JOANA BIARNÉS, UNA ENTRE TODOS dokumentala eta LIFE pelikularen proiekzioa “Dinamo Sormen Gunea” aretoan. Sarrera doain edukiera bete arte.
  • Azaroak 6 asteazkena
    Helduentzako proiekzioa. Pepe Gil artxiboa.
    • 11:30 “San Martin” egoitzan
    • 16:30 "Baigeran"
  • Azaroak 7 osteguna
    Pintxo pote unea aprobetxatuz Plaza Nagusiko Kioskoan “KALE ESTUDIO HERRIKOIA”.
  • Azaroak 8 ostirala
    • 09:00 Soreasu zinema aretoan, IKASLEEN ARGAZKI LEHIAKETA-n parte hartu duten 500 haurrei (11, 12, 13 urte artekoak) argazki erakusketa. Sari banaketa.
    • 16:00tik aurrera "OFIZIOAK-AFIZIOAK" erakusketako argazkiak zintzilikatuko dira. Enparantza nagusiko zutabeetan denboraldi baterako erakusketa proiektua, bertan herriko 30 lanbideren argazkiak ikusiko ditugu.
  • Azaroak 9 larunbata
    TOPAKETAK 2019. Euskal Herriko argazki elkarteen topaketak.
    • 09:30 Harrera eta gosaria Sanagustin kulturgunean.
    • 10:30 Sanagustin Kulturgunean DARIO CUESTA argazkilariaren hitzaldia.
    • 12:00 Bisita gidatuak:
      o Soreasu Sormen Gunea
      o Bakardadearen Kapera Parrokian.
      o Herriko Garbitokia
    • 13:30 Denboraldi baterako erakusketa proiektua Herriko plazan.
    • 14:30 Argazki Topaketak bazkaria, Azoka Plazako "Elikagunean"

Nahi duenak hemen ikus/jaitsi dezake egitarau osoa: Argazki Astea 2019

Juan Mari Ibarzabal, Javier Navarro lehiaketako irabazle

"A través" izeneko argazkiarekin, Juan Mari Ibarzabal gure elkarteko kideak, Javier Navarro V. Argazki Lehiaketa-ko kolore sailean, CEF (Confederación Española de Fotografía)-k eskaintzen duen "Medalla dorada" izeneko 1. saria lortu du. Castellon-en ospatzen den lehiaketa honetan, aurtengo edizioan, 109 argazkilarik, 869 argazkik, parte hartu dute, eta Ibarzabal-en argazkiak lortu du lehen postu hori. Zorionak Juan Mari!

atraves-juanmari-ibarzabal

Argazki Astea 19

Argazki elkartean, azaroan ospatuko dugun Argazki Asteari buruzko azken xehetasunak lotzen ari gara. Laster izango duzue ekintza honi buruzko informazio gehiago.

argazki astea

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.