Gabon giroa Azoka Herritik jardunaldiko argazki estudioan

aae sanjuandei 2017

Nahiz eta ia goiz osoan euria lagun izan genuen, argazki estudioan 100 pertsonatik gora izan genituen, denak argazki eder bat ateratzeko asmoz.

Denetako argazkiak izan genituen: kudrilak lagun artean, familikoak, haurrak, bikoteak...

Azpeitiko Argazki Elkartetik bertara gerturatu zen jende guztiari gure eskerrak eman nahi genizkieke.

Aste honetan zehar bidaliko ditugu bertan ateratako argazkiak. Hilaren bukaerako oraindik zurea ez baduzu jaso, mesedez jarri kontaktuan gurekin honako helbidera mezu bat bidaliz:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Aurten ere Sanjuandegin izango gara auzoko Azoka Herritik jardunaldian

xanjuandei azoka herritik 2017Argazki estudiak jende artean izan ohi duen arrera ona kontuan izanik, larunbat honetan ere Sanjuandigi auzoan antolatuko den Azoka Herritik jardunaldian izango gara argazki estudioarekin.

Azoka, Jose Antonio plazan izanik, estudioa bertako kioskoan prestatuko da. Beti bezala herri guztiari irekia egongo da eta nahi duenak bertara gerturatzea izango du dohainik argazki bat ateratzera. Argazkilariak, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta argazkia (ondorengo egunetan) korreo elektronikoz bidaliko da.

Estudioa, abenduak 16, larunbatean jarriko da martxan, goizeko 12etatik 14:00 arte.

Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, haurrak, lagunak, maskotak...

 

Carlos de Cos-en argazki proiekzioa

carlos de cos aaeAurreko ostegunean Carlos de Cos argazki lana ikusteko aukera izan genuen elkartean.

Prestatu zigun proiekzioan gai ezberdin askori buruzko argazkiak ikusi ahal izan genituen: kirola, rallyak, paisaiak, argazki lehiaketak, e.a.

Eskerrik asko zure argazkiak erakusteagatik Carlos.

Ostegunean Carlos de Cos-en bisita izango dugu

carlos de cosOstegun honetan, Azaroak 16, gaueko 9:30tan argazkiak gustatzen bazaizkizu eta rally zein lehiaketetan parte hartzen baduzu, inongo aurkezpenik behar ez duen argazkilari baten bisita izango dugu elkartean: Carlos de Cos argazkilariarena.

2013an Argizaiola, hiru aldiz Herriz Herri, San ferminetako argazki lehiaketa eta zerrendan jartzea luze joko lukeen hainbat argazki lehiaketetan saria irabazitakoa dugu Carlos de Cos.

Animatu eta etorri argazkiez gozatzera.

Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango da beraz herritar guztiok gonbidatuta zaudete:
Eguna eta ordua: azaroak 16, osteguna, gaueko 9:30tan.
Lekua: Azpeitiko Argazki Elkartean (Perez Arregi Enparantza, 1)

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.