V. Gau-Txori Argazki Rally arrakastatsua

2014ko V. Gau-Txori rallyan 45 pertsonak parte hartu zuten, oraingoan ere hainbat herrialdetako jendea etorri zelarik. Hemen izan genietuen Barakaldo, Donostia, Zumaia, Durango, Soraluze, Urretxu, Legazpi, Zumarraga, Elgoibar, Orio, Azkoiti eta noski Azpeitiko argazkilariak.

Eguraldia lagun zelarik, argazkilariek honako gaiak izan zituzten: kaldereroak, bankuak (eserlekuak), trafiko seinaleak, simetria eta musika kioskoa (enparantza nagusia).

Rallya amaitu ondoren, 34 pertsona joan ziren urtero antolatzen den ondorengo afarira.

Hemen ditugu Rallyko parte-hartzaile batzuren argazkia (argazkilaria: Iñaki Etxenagusia).

aae-rally-gautxori-2014

 

V. Gau-Txori Argazki Rallya

Aurten ere hasi gara Rallyekin.

garaikurrak-gautxori

Azken urteotako moduan GAU-TXORI gaueko Rallya gainean dugu eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu. Memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake.

Rally ezberdina dugu hau, gauez egin bait da. Otsailaren 22an izango da, beraz izen-ematea Otsailak 20a baino lehenago egin beharko da, internet bidez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean. Izen-ematea 5€-koa izango da eta 15€-koa afarira apuntatzen denarentzat (inskripzioa+afaria). Inskripzioa rallyaren egun berean ordaindu beharko dira Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin.

Bestalde rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izango dela gogoratzen dizuegu.

V. Gau-Txori Rallyko baseak jeitsi.

 

Herriz Herri, sari banaketa

herriz-herri-2013-makila   herriz-herri-2013-saria

Aurreko igandean izan zen Herriz Herri argazki rally ligako sari banaketa Azpeitian, Sanagustin Kulturgunean. Zorioanak berriro ere irabazle guztiei eta eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten denoi.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.