Giro ederra Mendi eta Udazkeneko argazki rallyan
Atzo, azaroak 2 igandean, XXV Udazkeneko Argazki Rallya eta XIXko Mendiko Rallya izan genituen. Jendetza polita agertu zen rallyra, denera 50 heldu eta 16 haur, probintzia eta inguruko herri ezberdinekoak, Barakalo, Zumaia, Donostia, Soraluze, Bilbao, Pasai San Pedro, Zarautz... Hauek izan ziren antolakuntzak aukeratutako 5 gaiak:
· 1- Udazkena.
· 2- Belardia.
· 3- Lerroa.
· 4- Iratzea.
· 5- Txabola.
Euriak aurtengo rallya ez zuen galdu nahi izan, baina honek ez zituen parte-hartzaileen gogoak gutxiagotu. Gainera eguerdi inguruan denek eskertu zuten LagunOnak MB taldeak prestaturiko hamaiketako ederra, berriro indarrak hartzeko beharrezko geldiunea.







