Parte hartze handia Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyan

Atzo igandez, azaroak 1, izan genuen Udazkeneko XXVI eta Mendiko XX. argazki rallya. Eguraldi ederrak parte hartze handiari lagundu zion eta azkenean 62 helduk eta 15 haurrek parte hartu zuten rallyan. Ohitura den bezala probintzi eta inguruko hainbat herri ezerdinetatik etorritako jendea izan genuen gure artean: Barakaldo, Zumaia, Donostia, Soraluze, Pasai San Pedro, Zarautz...

    Antolakuntzak 5 gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala:
  • Paisaia, Izarraitz atzealdean izanda
  • Fauna-Flora
  • Testura
  • Egurra
  • Baserriko tresnak

Parte hartzeile guztiek eskertu zuten Lagun Onak MB-ko bazkideek rallyan zehar antolaturiko hamaiketakoa, Oñatz mendi inguruan rallyarekin jarraitzeko indarrak hartzeko geldiune aproposa.

Hemen duzue atzoko jardunaldiaren bideo laburpen bat.

 

Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya

Urteroko moduan, datorren hilean, Azaroak 1ean Mendiko XX. eta Udazkeneko XXVI. argazki rallya izango da. Dakizuen bezala rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya da.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 5€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallya Azpeitian bertan izango da, Oñatz auzoan zehar, beraz mendiko ibilbidea ere izango denez komenigarria da arropa eta oinetako erosoak ekartzea. Ibilbidean zehar Lagun Onak Mendi Bazkuna elkartekoek hamaiketakoa eskainiko digute. Beti bezala rallyrako hautaturiko argazki gaiak egunean bertan jakinaraziko dira. Gai guztiak osatzeko partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du. Rallyaren amaieran, behin tarjetak deskargatuta, partaide bakoitzak argazki aukeraketa bere etxetik lasai asko egin ahal izango du. Azaroaren 9ra arte bidali ahal izango da aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Goiza ondo bukatzeko bazkaria izango dugu Lagun Onak Mendi Bazkundean bertan. Bazkarira joan nahi duenak izen-emate garaian adierazi beharko du.

OHARRAK: Rally hau “HERRIZ-HERRI” txapelketarako puntuagarria izango da.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 30ean 18:30 tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean.

descarga-pdf 2015ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

Mikel Zengotitak Zestoako argazki rallyan 2. postua lortu du

Azpeitiko Argazki Elkarteko kide eta lagun dugun Mikel Zengotita, Zestoako argazki rallyan 2. postuan gelditu da. Gainera esan beharra dago, bere semeak rallyko gaztetxoen sailean (15 urtetik beherakoentzat) lehen postua lortu duela.  Zorionak bioi!

Zestoan ostiralean izan zen rallyako sari banaketako argazkia.

zestoa-argazki-rallya-sari-ematea

Hemen duzue Zengotitak rallyan aurkeztutako argazki bilduma.

Juan Mari Ibarzabal bigarren Legazpiko argazki rallyan

Juan Mari Ibarzabal, elkarteko kidea, Legazpiko Artzai Egunean Ikatza elkarteak antolaturiko argazki rallyan bigarren postua lortu du. Hauek izan ziren argazkilariek gai bezala landu behar izan zituzten gaiak: zenbakiak, kristala, aintzinako xehetasunak, baranda eta Artzai Eguna. Zorionak Juan Mari!

Hemen duzue Juan Mari-k rallyan aurkeztutako argazki biduma.

2. postua Iñaki Etxenagusiarentzat Eibarko argazki rallyan

Iñaki Etxenagusia, Azpeiti Argazki Elkarteko kide eta lagunak, Eibarko argazki rallyako Kolore sailean, 2. postua lortu du. Zorionak Iñaki!

Gainera lehen 8 postuetan, 5 azpeitiar argazkilari izan direla adierazi behar da.

Eibarko rallyako sari banaketako argazki bat (Etxenagusia ezin izan zen bertara joan).

eibar-rallya-etxenagusia

Hemen duzue Iñakik rallyan aurkeztutako argazki bilduma. Argazkia tamainu handiagoan ikusteko eta argazkiaren gaia jakiteko egin klik xaguarekin argazki gainean.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.