Sokamuturra 2015 argazki lehiaketaren irabazleak

Albistearen saila: Lehiaketak

Aurreko astebukaeran, martxoak 7, Desiree Odriozola, Angel Rodriguez eta Javier Beristain-ek osatutako epahi-mahia bildurik, eta iñauterietan ospatu zen XXXVI. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten argazki guztiak ikusi eta aztertu ondoren, honako erabakia hartu zuten:

1. Angel Olabarria - 'Danak hire begira' - 365€ eta garaikurra

2. Juan Mari Ibarzabal - 'Segi kolunpiotara'  - 235€ eta garaikurra

3. Iñaki Etxenagusia - 'Mugimendua' - 200€ eta garaikurra

4. Roman Azkue - 'Larri larri'  - 120€

5. Igor Froilan - 'Eperra gogoan' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Iñaki Etxenagusia, "Simpsontarrak" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Zorionak irabazle guztiek.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharrametako aretoan. Erakusketa martxoak 7 (larunbat honetan) zabalduko da, eta marxoak 22 arte egongo da irekita.

 

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.