Argizaiola 2024 argazki erakusketa

Prest da Argizaiola 2024 lehiaketako argazki erakusketa Betherram aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu. Federazioak urtean zehar babesturiko lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein Iparraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dute bertan. Hala, erakusketa honetan Euskal Herriko hainbat argazki-lehiaketako irabazleen argazkiak ikusi ahal izango dira, baita noski Argizaiola lehiaketa bertan saritutako lanak ere.

2024an eginiko 44. "Argizaiola" ren edizioaren garailea Andres Basilio argazkilaria izan zen, bi akzesiak, Juan Antonio Palacios eta Igor Altunak eskuratu zituzten.

Erakusketa uztailak 18 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 24

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.