Gipuzkoa Nazioarteko Trofeo Erakusketa, 52. edizioa
Azpeitian dugu 52. Gipuzkoa Nazioarteko 2024-25 Sariko argazki-bildumaren zati bat.

Gaur astelehena irekiko da erakusketa eta azaroaren 30ra bitartean, Betharrako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai lehiaketa horretara aurkeztutako zenbait argazki.
Erakusketa honetan, originaltasunagatik, sormenagatik edo ekarpen artistikoengatik agertu diren argazki aipagarrienak ikus ditzakegu, beti ere epaimahaiaren arabera. Aurten, 35 herrialdetako 258 parte-hartzaileren 2845 obra aurkeztu dira. Oraingoan “Gipuzkoa Trofeoa»ren eta FIAPeko Urreztatutako Dominaren irabazlea MARIAN PLAINO errumaniar argazkilaria izan da, “SHAPES” izeneko bere lanaren bidez. Bestalde, EMY DE LEMA NAFRIAk, Rocaverdeko Markesaren Trofeoa eta CEFeko Urreztatutako Domina irabazi ditu, “FLOWER SELLER” bere lanaren bidez.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00
