Carlos de Cos-en argazki proiekzioa

carlos de cos aaeAurreko ostegunean Carlos de Cos argazki lana ikusteko aukera izan genuen elkartean.

Prestatu zigun proiekzioan gai ezberdin askori buruzko argazkiak ikusi ahal izan genituen: kirola, rallyak, paisaiak, argazki lehiaketak, e.a.

Eskerrik asko zure argazkiak erakusteagatik Carlos.

Ostegunean Carlos de Cos-en bisita izango dugu

carlos de cosOstegun honetan, Azaroak 16, gaueko 9:30tan argazkiak gustatzen bazaizkizu eta rally zein lehiaketetan parte hartzen baduzu, inongo aurkezpenik behar ez duen argazkilari baten bisita izango dugu elkartean: Carlos de Cos argazkilariarena.

2013an Argizaiola, hiru aldiz Herriz Herri, San ferminetako argazki lehiaketa eta zerrendan jartzea luze joko lukeen hainbat argazki lehiaketetan saria irabazitakoa dugu Carlos de Cos.

Animatu eta etorri argazkiez gozatzera.

Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango da beraz herritar guztiok gonbidatuta zaudete:
Eguna eta ordua: azaroak 16, osteguna, gaueko 9:30tan.
Lekua: Azpeitiko Argazki Elkartean (Perez Arregi Enparantza, 1)

Juan Antonio Palacios argazkilariaren hitzaldia argazki elkartean

Urriak 5, ostegun honetan,Juan Antonio Palacios argazkilaria etorriko da elkartera bere lanaren lagin bat erakutsi eta solasean aritzera. Juan Antonio, Eibarko Argazki Elkarteko kide da eta sari asko jasoa da bere ibilbidean zehar, horien artean Argizaiola lehiaketako 2 accésit (2010 eta 2012).

Bere web orrian, bere argazkien bilduma zati bat-ez gain argazkilaritzan hasi nahi duenarentzat hainbat liburu eta bideo didaktiko ditu.

Hitzaldia nahi duen guztiarentzak irekia izango da beraz herritar guztiok gonbidatuta zaudete:
Eguna eta ordua: urriak 5, osteguna, gaueko 9:30tan.
Lekua: Azpeitiko Argazki Elkartean (Perez Arregi Enparantza, 1)

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.