14. 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa martxan

gure-inguruari-begirada-elikadura

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako 14. edizio honek 'Elikadura Jasangarria' du izenburu eta urte bukaeran jendaurrean egingo den erakusketarako argazkiak aukeratzea da bere asmoa. Erakusketa honetan, elikadurak eta ingurumenak duten harreman estua ezagutarazi nahi da.

Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak Azpeitiko udalerrian ateratakoak izan beharko dira (argazkian antzeman egin beharko da Azpeitin ateratakoa dela) eta argazki hauekin ingurumenaren babeserako elikadura arloan praktika egokiak ezarri eta Elikadura Jasangarria sustatzeko helburuak lortu nahi direnez, bildu nahi diren argazkiak lehiaketako hiru kategoria hauetan banatu beharko dira: Azpeitiko herrian bertako produktuekin egiten diren azoka eta ferietako argazkiak, herriko festetan elikadurak duen lekua adieraziko duten argazkiak (produktuak, txapelketak, sagardo festa, txekorra, bazkari herrikoiak...) eta azkenik herrian diren elikagaien ekoizpen guneetan ateratako argazkiak.

Nahi duten zaletu guztiek parte hartu ahal izango dute eta egile bakoitzak gehienez 9 argazki aurkeztu ahal izango ditu (3 kategoria bakoitzetik).

Argazkiak aurkezteko azken eguna azaroak 12 da. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, sariak, epeak eta bestelako oharrak atxikitako dokumentuan dituuze.

'Gure inguruari begirada bat, elikadura jasangarria' , lehiaketako oinarriak ikusi.

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.