Sokamuturra, Imanol Elias 2015 argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa

sokamuturra-aae-irabazleak-2015

Larunbat honetan, eguerdian, Betharram aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2015 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan da.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bi lore sorta banatu dira.
Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkeztu diren 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira. Erakusketa martxoak 22arte egongo da irekita.

Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaerak 12:00tatik, 14:00etara.

Nahi duenak argazki irabazleak ikusi, gure Ekintza sailean ditu ikusgai. Argazki irabazleak ikusi.
Hemen dituzue sari-banaketako argazkiak.

 

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.