Jon Andoni Martin 'Pegote'-ren erakusketa

Gaur arratsaldeko 18:00tan irekitzen da Jon Andoni Martin (Pegote) gure lagunaren aragazki erakusketa Betharram aretoan.

Erakusketa, argazkilaritza estenopeikoaren inguruan da. Argazki mota honek argazkilaritzaren jatorria dakarkigu gogora, hau da, lehenaldira doan begirada bat da, nostalgikoa eta era berean didaktikoa eta artistikoa.

Argazki mota hauek argazkiarentzako erabat zigilatutako kaxa baten bidez ateratzen da, kaxa honek argia lortzeko zulotxo txiki bat besterik ez duelarik.

Hemen dugu Betharram aretoan ikusi ahal izango dugunaren adibide txiki bat.

Nahi duenak horrelako argazki gehiago ikus ditzake Pegoten blog orrian: www.jonandonimartin.blogspot.com.es

pegote-estenopeikoa-argazkia-01  pegote-argazkia-estenopeikoa-02  pegote-argazkia-estenopeikoa-03

Hemen dituzue erakusketa barneko hainbat argazki.

pegote-argazki-erakusketa  pegote-argazkiak   pegote-erakusketa  pegote-argazki-erakusketa  pegote-erakusketa

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.