Mikel Cagigal-ren argazki bilduma

Atzo ostegun gauez elkartera gerturatu ziren guztiek gure kide eta lagun den Mikel Cagigalen argazki bilduma ikusi ahal izan zuten.

Mikelek erakutsi zuen argazki proiekzioan gai askotako irudiak erakutsi zizkigun, hala ere bere zaletasun handiena paisaiak direla ikusi izan zen. Bideo polita prestatu zuena, bertan hainbat mendi eta itsaso paisaiak, uraren mugimendua, arkitektura, gaueko argazkiak ... eta elkarte barruan egiten dugun barne lehiaketako hainbat gaietan eginiko argazki batzuk ere ikusi ahal izan ziren.

Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Mikel.

mikel-cagigal-aae

Hemen duzue Mikelek bere argazkiekin prestaturiko bideoa.

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.