12x12 Martxoa - Argazki gaia: antzerkia

Hilabete honetan lan bikoitza genuen 12x12 barne argazki lehiaketan, bi hilabetetako bozketa egin behar bait zen. Infantil gaiaren ondoren, antzerkia genuen esku artean.

Ikusi ditugun argazkien artean antzerkiari buruzko hainbat interpretazio ezberdin ikusi ditugu: antzerki agerraldiak, aktoreak, arkitektura, txotxongiloak, itzalak, e.a.

Argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hauek ditugu lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: lehen Alberto Beloki, bigarren Valen García eta hirugarren Inazio Ganzarain.

Hemen ikus dezakezue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

1-antzerkia-beloki

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.