Javier Lopez, Gau-Txori 2016 Argazki Rallyko Irabazlea
Asteazkenean, Martxoak 9an, Gau-Txori argazki rallyko epaimahai puntuatzailea Azpeitiko Argazki Elkarteko lokalean bildurik, Otsailaren 27an ospaturiko "VII Gau-Txori" ralian parte hartu zuten 16 argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuten:
· 1. bilduma onena: Javier Lopez
· 2. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia
· 3. bilduma onena: Juan Mari Ibarzabal
· Azpeitiko lehen sailkatua: Iñigo Olarte
Zorionak guztioi!
Sari banaketa eta parte-hartzaile guztien argazkien erakusketa, larunbat honetan, Martxoak 19, arratsaldeko 18:00tan Sanagutin Kulturgunean izango da. Denok zaudete gonbidatuta!
Beti bezala, argazkiak gure Ekintzak / Rallyak sailean dituzue ikusgai.
