Ospatu da Udaberriko argazki rallya

Atzoko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako 27 argazkilari izan genituen herrian: Zestoa, Idiazabal, Azkoitia, Donostia, Zegama, Lazkao, Zumaia, Ondarru, Durrango, Berriz, Barakaldo eta noski Azpeitikoak.
Aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Begirada(k), enfoke-desenfokea, makroa (lorerik ez), motoa(k) eta udaberria.
Gogoratu aukeratutako argazkiak, Apirilak 6 baino lehen, email baten bidez bidali beharko dira Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Aukeratutako argazkiekin batera, partaide bakoitzaren izen abizen eta partaide zenbakia jarri beharko dira. Komenikagarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki diren adieraztea.
Epaimahaiak erabaki bat hartu ondoren, argazkien proiekzioa eta sari banaketa apirilak 9an, arratsaldeko 6:30tan izango da, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu)
