Iñaki Etxenagusia, 2018ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea
Argazki onena, Maider Odriozola
Epaimahiak 2018ko Mendi eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuen.
Lehen saritua Iñaki Etxenagusia, bigarren Maider Odriozola eta hirugarren Carlos de Cos. Herriko lehen sailkatuaren saria (3 lehenengo postuak kontuan hartu gabe) Igor Froilan-ek jaso du. Argazki onenaren saria ere, Maider Odriozolaren bildumako Izarraitz parkeari buruzko argazkiarentzat izan da.
Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honakoa izan da:
1.- Libe Korta
2.- Jon Zabaleta
3.- Onditz Beitia
Larunbat arratsaldean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Hemen dituzue sarituak eta antolatzaileak.
Nahi duenak gure Ekintzetako bilduma sailean ikus ditzake sailkatuen argazki bildumak:










