12x12 Urtarrila - Argazki gaia: klabe altoa

Urtero bezala, hemen gatoz oraingoan ere gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Urtarrileko lehen gaia "klabe altoa" genuen (hitz gutxitan azalduta, argazkian zuria gehiengo kolorea, indar gehiena duena gertatzen denean izaten da) eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Iñaki Etxenagusia, eta hirugarren postuan berdinduta, Mikel Cagigal eta Valen García.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Gogoratu aurtengo 12x12 gai zerrenda ere web orrian duzue.

ibarzabal clave alta

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.