Argizaiola 2020 argazki erakusketa irekita

Aste honetan ireki da, Argizaiola 2020 lehiaketako argazki erakusketa, aurten ere Foru Ibilbideko aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu. Federazioak urtean zehar babesturiko lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein IParraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dutelarik.

2020an eginiko 40. "Argizaiola"ren edizioaren garailea Arka Devbil argazkilaria izan da, "Eterna extasis" argazkiarekin.

Erakusketa uztailak 18 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 2020  argizaiola erakusketa 2020

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.