Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren erakusketa

12x12 argazki erakusketa 2017Atzo osteguna, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2017ko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Argazkiak, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Juan Mari Ibartzabal, Angel Olabarria, Iñigo Olarte eta Erkaitz Regillaga-renak dira.

Erakusketa ekainak 29 arte egongo da ikusgai.

Sanagustin Kulturgunean Inauteri giroari buruzko erakusketa

Atzo, astelehena, ireki zen Sanagustin Kulturgunean inauteri giroko erakusketa.

karnabaletako erakusketa

Bertan, 2017ko urtean inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu ziren lanen artetik aukeraturiko hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue.

Erakusketa otsailak 16 arte egongo da ikusgai.

Santo Tomas argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean

Atzo prestatu genuen Sanagustin Kulturgunean Santo Tomas jaietako erakusketa.

Erakusketa honetan 2016ko Santo Tomas egunean antolatu genuen barne argazki lehiaketako argazkiak ikusi ahal izango dituzue. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Aranburu, Jexus Artola, Juan Carlos del Pozo, Ramon Etxeberria, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte.

Erakusketa abenduak 31 arte egongo da zabalik.

santo tomas 2016 aae 01

'Sokamuturra Argazki Lehiaketa'-ri buruzko erakusketa

sokamuturra erakusketa foru

Aurretik jakinarazi dugun bezala larunbat honetan, urtarrilak 13, 12etan izango da 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren aurkezpena. Liburuan 300 argazkitik gora ikusi ahal izan dituzue eta guzti hau borobilzeko liburuko argazki batzurekin hainbat erakusketa prestatu ditugu.

Atzo bertan Foru Ibilbideko erakusketa zabaldu genuen, bertan 40 argazki baino gehiago dituzuelarik ikusgai. Larunbatean aldiz Sanagustin Kulturgunean, Lagun Onak MB eta Juantxo Txiki tabernaten ere beste hainbat argazki izango dituzue ikusgai.

Foru Ibilbideko erakusketa Urtarrilak 28arte egongo da zabalik. Ordutegia:

Aste egunetan: 18:00 - 20:00
Larunbat eta igandeetan: 12:00 - 14:00

Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren 2. erakusketa

12x12 argazki erakusketaAtzo asteartea ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2016eko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa irailak 19arte egongo da ikusgai. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.