Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 2. erakusketa

aae-12x12-barne-lehiaketaren-ii-erakusketaAtzo arratsaldean ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko 2. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Kasu honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2014ko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa urriak 13arte egongo da ikusgai.

 

Zezenketari buruzko argazki erakusketa

Urtero moduan, aurten ere prest dugu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Bihartik aurrera Betharretako aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuaren 2a arte egongo da ikusgai. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

san-inazioak-zezenketa-erakusketa-kartela

 

Inauterietako festei buruzko argazki erakusketa

Gaurtik aurrera, otsailak 10, eta hilaren 24a arte nahi duenak inauteriei buruzko argazki erakusketa du ikusgai Sanagustin Kulturgunean.

Aurreko urtean, inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu ziren argazkien artetik aukeratutako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue bertan.

aae-inauteri-argazkiak-sanagustin

2014 urteko lehiaketaren argazki erakusketa

Gaurtik aurrera, Sanagustin Kulturgunean, Azpeitiko Argazki Elkartean antolatzen dugun urteko argazki lehiaketako erakusketa dago ikusgai.

Bi zatitan banatuko den erakusketa bat dugu, oraingoan guztira 6 gai lantzen dituzten 18 argazki prestatu dira: negua, industria, argazki ikutuak, bikotea, udazkena eta gauekoa.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.