Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 2. erakusketa

barne lehiaketa 2016Azaroak 11, ostirala, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko aurtengo 2. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2015eko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa abenduak 1arte egongo da ikusgai.

 

Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 3. erakusketa

erakusketa-barne-lehiaketa-2016Iadanik ireki da Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko 3. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Kasu honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2015ko lehen sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa uztailak 15 arte egongo da ikusgai.

 

Zezenketari buruzko argazki erakusketa irekita

zezenketa-erakusketa-2016Urtero moduan, aurten ere Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa prest dugu. Larunbatean iriki ziren erakusketako ateak eta abuztuaren 2a arte, Betharretako aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketaren ordutegia (abuztuak 2 arte):
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

 

 

Inauterietako festei buruzko argazki erakusketa

aae-karnabalak-argazki-erakusketa-2016Urtarrilak 29tik, otsailaren 16 arte nahi duenak inauteriei buruzko argazki erakusketa du ikusgai Sanagustin Kulturgunean.

Azken hainbat urteetan inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu izan diren argazkien artetik aukeratutako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue bertan.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.