Julen Juaristiren argazki bilduma

Atzo, ostegun gauez gure elkarteko kide den Julen Juaristiren argazki bilduma ikusteko aukera izan genuen. Julenek tematika ezberdinetako argaziak ekarri zizkigun: erretratoak, paisaiak, makroak, e.a.

Argazkien emanaldian Julenek irudi bakoitza non, nola eta zergaitik atera zuen azaldu zigun.

Eskerrik asko zure lana erakusteagatik Julen.

julen-juaristi-aae

 

Erkaitz Regillagaren argazki bilduma

Ostegun gauean gure elkarteko kide den Erkaitz Regillagaren argazki bilduma ikusi ahal izan genuen. Ikusi ahal izan genituen argazkiak gai ezberdinetakoak izan ziren, baina gehienbat zuri beltzekoak.

Proiekzioarekin batera, Erkaitzek argazki bakoitza non, nola eta zergaitik atera zuen azaldu zigun.

Eskerrik asko zure lanagatik Erkaitz.

 erkaitz-regillaga-aae

 

Cesar Lera azpeitiko argazki elkartean

Atzo gurekin izan genuen Cesar Lera, argazkilarintzan izugarrizko eskarmentua duen gizona, bai produkzio arloan eta baina ere autore bezala kokaleku, produkzio eta salmenta arloan ere.

Gozamen bat da berari entzutea, eta bere 68 urteekin irrikaz beterik hitzegiten du, argazkilaritzaz gozatzen duela nabari da, sentimentuak transmititzen dituen argazki horretaz ari gara, gauzak senti arazten gaituen argazkia.

Hitzaldia 3 gai nagusitan banatuta egon zen:
1. Erreprodukzioa: honen helburua erreprodukzioak kalitate handian egiteko aukera kideen esku jartzea da. Beraz, elkarteko kideentzak prezio bereziak egongo dira. Argazkiak RGBn egon behar dira, 16bits-etan, eta nahi izan ezkero LZW motan konprimituta. Paper mota eta tamainuari buruz, Cesar berak gustora aholkatuko gaitu.

Borja Eizagirren argazki lanaz gozatzeko aukera

aae-argazkiak-borja-eizagirre

Aurreko ostegunean, elkartera ingururatu ziren guztiek Borja Eizagirreren argazkiak hobeto ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten. Azkenaldian Borja kontzertuetan argazkilari dabil eta ostegunean hainbat kontzertuetan ateratako argazkiak ekarri zituen.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.