Topaketak, argazki elkarteen topaketekin, amaitzen da gure Argazki Astea

Azpeitiko Argazki Astea-ren barruko ekintzak larunbatean amaitu ziren "Ofizioak/Afizioak" izeneko argazki erraldoien erakusketa eta Topaketak, Euskal Herriko hainbat argazki elkarteren topaketekin.

Eguna Sanagustinen gosari eder batekin hasi genuen, ondoren Dario Cuesta argazkilariak gaueko argazkigintzari buruzko hitzaldi bat eskaini zigun. Honen amaieran herriko hainbat gune turistikoren bisita gidatuak izan genituen: herriko garbitokia, Bakardadearen kapera parrokian eta Dinamoa Sormen Gunea. Azken honetan Josu Labaka Azpeitiko zinegotzia izan genuen bertako hainbat txoko eta funtzionamendua agertzen. Amaitzeko azoka plazako "Elikagune"-an bazkari eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Bidean gainera, Topeketako partaideek, herriko hainbat saltokietako erakusleihotan jarritako argazkiak ikusteko aukera izan zuten.

Azpeitiko Argazki Elkartetik jardunaldiaren balantzea oso ona izan dela bakarrik esan genezake, programako puntu guztiak espero bezala bete izan direlarik. Gustura esan dezakegu baita ere egun hauetan hainbat partaidek esker oneko mezuak bidali dizkigutela, programa anitz eta egokiaz beraien poztasuna azalduz. Hemendik Argazki Aste hau hain arrakastatsua izan dadin lagundu duten guztiei gure eskerrak eman nahi dizkiegu: Azpeitiko udaletxea, Pepe Gil eta familia, Sanagustin kulturgunea, Lagun Onak Mendi Bazkuna, Lurdes R. Basolí, Emakume Txokoa, Eguneko zentroa, San Marin egoitza, Baigera, herriko eskola/ikasleak, argazkiak erakutsi dituzten saltokiak, 'Ofizioak/Afizioak' erakusketako herriko hainbat boluntario/modeloak, Soreasu parrokia, Darío Cuesta argazkilaria eta noski ekintza ezberdinetan parte-hartu duen jende guztia. Eskerrik asko denoi.

tokapekatak 2019 topaketak dcuesta2019

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.